Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
ELKAR-LANek 137 kooperatiba sortzen lagundu du 2022an
2022an 137 kooperatiba sortzen lagundu duela jakinarazi du Iñaki Nubla Otaolak, ELKAR-LANeko lehendakariak. Horrez gain, hainbat arrazoirengatik azkenean enpresa bihurtu ez diren beste 23 ekintzaile-talderekin ere egin du lan ELKAR-LANek 2022an.
Kooperatiba gehienak, lan elkartukoak
137 kooperatiba horiek motaren arabera aztertuta, gehienak, 121 hain zuzen, lan elkartukoak dira, 9 etxebizitzakoak, 5 kontsumokoak, 1 nekazaritza eta elikagaien sektorekoa eta beste 1 garraiolariena.
Jarduera-sektoreari erreparatuta, gehienak, 57 hain zuzen, zerbitzu-sektorekoak dira, 26 eraikuntzakoak, 9 etxebizitzakoak, 8 ostalaritzakoak, 6 merkataritzakoak, 6 metalaren eta mekanikaren alorrekoak, 5 elikadurakoak, 4 energiakoak, 3 hezkuntzakoak, 3 elektrizitatearen eta elektronikaren sektorekoak, 2 nekazaritzakoak, 2 telekomunikaziokoak, 2 garraiokoak, 1 automobilgintzakoa, 1 egurraren sektorekoa, 1 makina-erremintakoa eta 1 ehungintzakoa.
Zerbitzuen sektorearen barruan, askotariko jarduerak garatzen dituzte kooperatiba sortu berriek; azpimarratzekoak dira hauek: kontsultoretza (8), arkitektura (7), ikus-entzunezkoak (5), gizarte-arloa (5), kultura (4), higiezinak (4) eta odontologia (4).
Lurralde historikoaren arabera, % 45 Bizkaian sortu dira (62 kooperatiba, hain zuzen). Beste 57 Gipuzkoan sortu dira, eta 18 Araban.
Hemezortzigarren txosteneko datuak
ELKAR-LAN Enpresa Ekimen Kooperatiboen Behatokia denez, Javier Sanz zuzendariak horri buruzko Hemezortzigarren txostenaren alderdirik garrantzitsuenak ezagutarazi ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei aholkularitza ematea da behatokiaren eginkizunetako bat, eta Euskadin kooperatibismoa sustatu eta garatzeko politika publikorik egokienak abian jartzeko behar duten informazioa eskaintzea.
Datu hauek azpimarra daitezke Javier Sanzen txostenetik:
- ELKAR-LAN sortu zenetik (2002ko abenduan), 1.967 kooperatiba sortzen lagundu du (2022-12-31ko datua).
- ELKAR-LANek eratutako kooperatiben itxiera-tasa txikia da, % 10,32koa besterik ez. Hala, 2022ra arte sustatutako 1.967 kooperatibetatik 203 likidatu dira soilik. Dena dela, 310 kooperatiba ez-aktiboak dira, eta horiei likidatutakoak gehituz gero, 1.454 kooperatiba daude aktibo; ondorioz, itxiera-tasa % 26,02koa da.
- Enpresa-ekimenik gehienak zerbitzuen sektorekoak dira. Industriari eta nekazaritzari lotutako jarduerak, berriz, oso urriak dira.
- EAEko ekintzailearen profila: 35 eta 44 urte bitarteko emakumeak (% 36,3) eta gizonak (% 63,7), goi edo erdi mailako ikasketadunak.
- Ekintzaileen % 48,6k aurretiko esperientzia du ekintzailetzan.
- Kooperatibaren forma juridikoaren alde egiteko arrazoiak:
- Filosofia (horrelako sozietateekiko uste sendoa): % 18,6
- Abantailak eta laguntzak: % 38
- Aholkularien gomendioa: % 22,4
- Finantza-ikuspegitik:
- Kooperatiben batez besteko inbertsioa 8.000 eurokoa da eratzeko unean.
- Proiektuen % 31k kanpo-finantzaketa behar du.
- Gizarte Segurantzako araubideari dagokionez, kooperatibisten % 86,8k Langile Autonomoen Araubide Berezia aukeratzen du, eta % 13,2k Gizarte Segurantzako Araubide Orokorra. Hona hemen aukera horren arrazoiak: Autonomoen Araubidea merkeagoa da, aholkulariek gomendatzen dute eta, gainera, kotizazioetan aurrezten dutena aseguru pribatuetara bideratzen dute.