Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Elikagaien industriaren erronkei buruzko jardunaldia Leartikerren

"Bikaintasuna, biofilmak eta higiene jasangarria: elikagaien industriaren erronka handiak" izenburupean, Christeyns, ELHITEK, Esneki eta Leartiker enpresek jardunaldi tekniko bat antolatu dute sektoreko profesionalentzat. Bertan, elikagaien segurtasunari, 4.0 higieneari eta bikaintasunari, patogenoei eta desinfektatzaileekiko erresistentziei, higienearen kontrolari, industriako alergenoei eta industriako higieneari lotutako gaiak jorratuko dira. Jardunaldia datorren ostiralean, maiatzak 6, ospatuko da Leartikerren instalazioetan, Markinan, Enpresa aretoan, Esperanza eraikineko lehen solairuan.
Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da eta hainbat ponentzia aurkeztuko dira, elikagaien segurtasunarekin zerikusia duten alderdiak hobeto ulertzen laguntzeko. Horrela, kutsadura gurutzatuak saihesteko eta patogenoek desinfektatzaileekiko duten erresistentzia saihesteko, zelulak kontrolatzeko teknikak landuko dira. Higienea kontrolatzeko tresnei buruzko berrikuntzak ere aurkeztuko dira, gainazaletan kutsadura erraz eta ahalik eta gehien detektatzeko eta biofilmak izateko.
Jardunaldian jorratuko den beste alderdietako bat zerbitzuaren bikaintasuna da, industriak bezeroekin duen benetako balio gisa, besteak beste, CHRISTEYNSen Higiene Integraleko Zerbitzua, SGSk ziurtatu duena. Jardunaldiaren amaieran, mahai-inguru bat egingo da, eta, bertan, zenbait kasu praktiko azalduko dira.
Izen-emateak
Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da eta 13: 45ak arte iraungo du. Parte hartu nahi duten guztiek Christeynsen webgunean izena eman beharko dute, doan. Eskaerak jasotzeko epea maiatzaren 4an itxiko da.