Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Elikagaien eta metalen osagarriak: oxidaziozko kalterik eragin dezake?
Oxidazio-estresaren kausak
Oxidazio-estresak kalteak eragiten ditu zeluletan eta ehunetan. Obesitatea, elikadura txarra, tabakismoa eta edari alkoholdunen kontsumoa dira, besteak beste, faktore eragileak. Sendagai batzuk erabiltzea eta ingurumen-faktoreen eraginpean egotea ere, hala nola erradiazioa edo airearen poluzioa.
Epe luzera, oxidazio-estresak lagundu egiten du zahartzearekin zerikusia duten gaixotasun asko agertzen, baita patologia larriak ere, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak edo minbizia.
Erradikal askeen eraginari aurre egiteko, arrisku-faktoreen eraginpean egotea saihestu edo murrizteaz gain, beharrezkoa da behar den antioxidatzaile-kantitatea izatea. Alegia, elikagai jakin batzuetan dauden bitamina, mineral eta entzimak, zelulei kalterik ez egiteko.
“Zelulak kalte oxidatibotik babesten dituzten konposatuak era naturalean egoten dira elikagai askotan.Beraz, dieta askotarikoa eta orekatua nahikoa da populazio osasuntsuan eragin antioxidatzailea duten konposatuei dagokienez nutrizio-beharrak asetzeko”, adierazi dute Elikatik. Zinkaren kasuan soilik gertatzen da helduengan nolabaiteko defizita; izan ere, Espainian, “zinka ez da nahikoa gizonen % 60k baino gehiagok eta emakumeen % 40k baino gehiagok”, zehaztu dute.
Antioxidatzaileekiko osagarriak
Ondorio antioxidatzaile bila iragarritako elikagai-osagarrien gorakada nabarmena da. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren (AESAN) datuen arabera, Espainian 2007az geroztik 500 gehigarri baino gehiago jakinarazi dira. antiox edo detox hitzak dituzte beren izen komertzialean. Horietatik %40 inguru azken bosturtekoan jakinarazi dira.
Produktu horietako asko ondorio antioxidatzaileekin merkaturatzen dira, baina ebidentziak ez du hori bermatzen. AESANek dioenez, antioxidatzaileak dituzten elikagaien osagarriek ez dute frogatu gaixotasun kardiobaskularrak edo minbizia izateko arriskua gutxitzen dutenik. Beste gauza bat da konposatu antioxidatzailea bera.
Kobre, manganeso, selenio eta zink metalek frogatu dute zelulak oxidaziozko kalteetatik babesten laguntzen dutela. Hori dela eta, Elikak zehaztu duenez, “mineral horiek onartzen dituzte zelulak kalte oxidatibotik babesteko propietate osasungarriak”. Horregatik, “antiox” gisa iragartzen diren elikadura-osagarrietako askok lau metal dibalente dituzte.
Seguruak dira?
Elikagai aberastuen edo elikadura-osagarrien bidez kobrezko, manganesozko, seleniozko eta zinkezko gehigarriak hartzea segurua da pertsona heldu osasuntsuentzat, Europako araudiak ezarritako baldintzetan. Hala ere, bibliografia zientifikoak iradokitzen du metal horiek, dosi handitan edo baldintza jakin batzuetan, eragin prooxidatzaileak izan ditzaketela. Alegia, beraiengandik espero denaren justu kontrakoa egitea.
Dosiaren gaia funtsezkoa da, antioxidatzaileak dituzten elikadura-osagarriak, berariazko erregulazioa duten arren, modu askean lor daitezkeelako. AESANek dioenez, “populazioaren zati handi batek joera handia du horrelako produktuak kontsumitzeko, eta era berean, elikagai-merkatu zabala dago, horrelako substantziekin aberastuta”. Horri esker, segurtasun-mugak gaindi daitezke, eta, onura ekarri ordez, irenste horrek kalte egin diezaioke kontsumitzaileari.
Metal horien gehienezko dosia gaindi daiteke?
Galdera horri erantzuteko, Elikako adituek adierazi dute Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) konposatu horietako biren ingestioa ebaluatu duela: selenioa eta kobrea.
- Kobrearen kasuan, iturri guztietatik (elikagaietatik eta elikagaietatik kanpo) datorren giza esposizioa ebaluatu du. Ondorio hau atera du: irenste horrek ez du osasun-arazorik sortzen biztanleentzat, baina Batzorde Zientifikoak Eguneko Irenste Onargarriaren (GNA) balio berri bat ezarri du Europako biztanleriarentzat: 0,07 g/kg gorputz-pisu/egun.
- Selenioaren kasuan, dietaren bidez hartzen den kantitateaebaluatudu, elikadura-osagarriak barne. Ondorioa da, elikagaien eduki naturaletik datorren selenioa kontuan hartuta, ez dela oso litekeena kontsumitzaile helduek gehieneko irenste-maila onargarria gainditzea. Hala ere, ohartarazi duegunean selenio-dosi handiak dituzten elikagai-osagarriak kontsumitzen dituzten pertsonek gainditu egin dezaketela gehieneko irenste-muga onargarria.
Edukia hemendik jasota: https://www.consumer.es/eu/elikagaien-segurtasuna/elikagaien-eta-metalen-osagarriak-oxidaziozko-kalterik-eragin-dezake