Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Elikaduraren bitartez mundu jasangarriago eta osasungarriago baten inguruko hausnarketa bultzatu du MONDRAGONek
MONDRAGON Korporazioak, MONDRAGON Health plataformaren bitartez, Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat egin du, gizateria eta planeta jasangarriago, osasungarriago eta solidarioago bat ahalbidetzeko bidean elikadurari lotutako irtenbide ezberdinak aztertzeko asmoz. Lan-jardunaldiak Alex Jadad doktorea izango du gidari, planeta jasangarri batean gizateriak ongizate- eta osasun-maila gorenenak lortzeko soluzio berritzaileen sorreran nazioartean erreferentea dena.
Modu honetan, jardunaldiaren helburua izango da mundu jasangarriago eta osasungarriago bat ahalbidetuko duten enpresa edota proiektu berrien inguruan hausnartzea, elikadura eta berau inguratzen duten produkzio-, banaketa- eta zerbitzu-sistemak berasmatuz. 24 orduz (gaur, apirilak 6, arratsean hasi eta bihar, apirilaren 7an, egun osoz), hausnarketa aberastuko duten 36 liderrek bat egingo dute, unibertsitatea, administrazioa, enpresa eta komunitatea moduko alor anitzetako ikuspuntuak partekatuz eta beren ahalmenak, aniztasuna, eskarmentua eta lidergoa baliatuz. Gaur arratsean Basque Culinary Center-en elkartuko dira, parte-hartzaileen lehen hartu-emana ahalbidetuko duen konfiantzazko ingurune bat sortuz, eta, bihar, Orona Ideon izango da lan-jardunaldia, Osasunaren Nazioarteko Egunean, hain justu.
Prozesuaren ko-kreazioa parte-hartzaileen lana izango da, talde-lanean eta MONDRAGONek osasunaren eta pertsonen ongizatearen alorrean duen konpromisoa islatuz, bere dituen balioak, hala, lankidetza, partaidetza, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza, oinarri hartuta lan eginez.
Alejandro Jadad eta Time aldizkaria
Monterian (Colombia) jaioa, Alejandro (Alex) Jadad jaunak 100 herrialdetik gora bisitatu ditu buru, erakunde, tresna eta ezagutza onenen bila. XXI. mendean pertsonek bizitzeko, ikasteko, lan egiteko, dibertitzeko eta izateko dituzten moduak beste modu batez irudikatzeko eta asmatzeko asmoz.
Bere nazioarteko ibilbidea nerabezaroan hasi zuen, 80. hamarkadan Bogota-ko Javeriana Unibertsitatean medikuntza-ikasketak burutzen ari zela. Gaur egun, Torontoko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean eta ‘Dalla Lana School of Public Health’ deiturikoan irakasle da, baita ‘Mundu mailako Osasunean eta Berrikuntzan Zuzentasunerako Institutuko’ (Instituto para la Equidad en Salud Global e Innovación) zuzendari ere.
Testuinguru akademikotik kanpo, Jadad doktoreak erakundeekin egiten du lan, tokian tokiko zein lankidetza-sare globalen bitartez, mundu osoko buru sortzaile guztiak mugitzeko gai direnak, ezagutzarik eta tresnarik onenak erabiliz ideiak eta ametsak ekintza eta errealitate bihurtzeko eta planeta jasangarri batean gizabanakoaren loraldia ahalbidetzeko.
2005. urtean, mende honetan planeta aldatuko duten jeinuetako bat bezala aurkeztu zuen Time aldizkariak. Bere filosofiaren isla izan daitezkeen esaldien artean aurki ditzakegu ‘zoriontasuna antidoto bat da’, ‘badirudi gure zoriontasun-mailaren ehuneko berrogeita hamarra genetikoki zehaztu daitekeela; ehuneko hamarra diruak ordaindu dezakeena eta gainerako berrogeia, egiten eta pentsatzen dugun horrek zehazten du; azken horretan daude gure aukerak’ edota ‘gure bizitza ez dute medikamentuek hobetzen, ur garbiak, prestakuntzak, heziketak eta bizitzeko ohitura osasungarriek baizik’.