Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Electra Vitoriak Lazarraga saria jaso du
Electra Vitoria Kooperatiba Gasteizko Jundiz poligonoan dago kokatuta eta MONDRAGON Korporazioko kide da. Duela zortzi urte lehen Euskara Plana indarrean jarri zuen, eta harrezkero nabarmen hazi da euskararen presentzia eta erabilera enpresaren instalazioetan: errotulazioan ez ezik igogailuen ahots-sintetizadoreetan ere euskara presente dago.
Iciar Lamarain (Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirola diputatua), Mikel Izagirre (Electra Vitoria) eta Rober Gutiérrez (Bai Euskarari elkartea).
Era berean, eta kanpora begira, ahots sintetizadore elebiduna instalatzen da igogailu berri guztietan, Electra Vitoriaren euskararen aldeko apustua bere bezeroengana ere helaraziz. Euskara normalizatzeko pausoak ematea posible dela erakusten du Gasteizko kooperatibak eta horrexegatik guztiagatik Lazarraga sarien epai-mahaiak errekonozitu nahi izan dio. "Erreferente garbia da, euskararen alde urratsak txikiak izanagatik emaitza onak dituelako" adierazi zuen, besteak beste, Bai Euskarari elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek sari banaketa ekitaldian.