Irakaskuntza unibertsitate zentroa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Irtenbide profesionalak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle

Martxoaren 29an Ferrolera (Galizia) joango dira bi talde hauek estatuko kanporaketa jokatzera. Houstonen (AEB) egingo da mundu mailako final handia beranduago.
Card image cap
2025/02/22

Urduritasuna, ilusioa, poza eta irrika antzematen ziren atzo Mondragon Unibertsitateko Arrasateko Iturripe egoitzara gerturatu ziren ehundaka lagunen begietan. Bertan ospatu zen FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko final handia, Gipuzkoako eta Bizkaiko 40 talde, 308 gazte euren entrenatzaile eta familiekin eta 128 boluntario bildu zituen, etxeko txikiek hilabeteetan zehar garatutako proiektua bere osotasunean, eta bereziki robota martxan ikusteko. Animoak, oihuak, elkar babesa eta ospakizunak ez ziren falta izan, musikaz eta lagunartean egin zen MONDRAGONeko seigarren final honetan.

Aurten ozeanoan barrena esperimentatzeko aukera izan dute SUBMERGED erronkarekin. Ozeanoaren inguruan dauden erronkak identifikatu, ulertu eta proposamenak garatu dituzte Euskal Autonomia Erkideko 60 ikastetxeetako 170 taldek baino gehiagok. FIRST baloreak bizitzeko aukera izan dute guztiek, gizarte erronkei, taldean, elkartasunean, begirada kritiko batekin, erantzuteko konpromisoa hartuz.

Eta hain justu, balore horiekin  bat etortzeak egiten dute MONDRAGONeko kooperatibak hezkuntza proiektu honi eskutik helduta joatea, zientzia eta teknologia bokazioak bizitzeko eta ikusteko aukera eskaintzen baitiete gazteei, gizarteko erronkei erantzunez. Ausolan, Danobatgroup, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier kooperatiben babesa jaso du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGONek antolatutako FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finalak. Arrasateko Udala ere ekimen honen babesle da lehen ediziotik.

Zientzia eta teknologiaren bidez, ikastea, sortzea eta ondo pasatzea ditu oinarri FLL Euskadik. Lehia sano bat bilatzen duen lehiaketa da; Explore taldeek (6-9 urte) dominak jasotzen dituzte eta Challenge taldeei (10-16 urte), berriz, sari desberdinen bidez egiten zaie beraien lanaren aitortza.

Sariak

- INGENIERA SOY 1. saria Tup taldearentzat (estatu mailara sailkatua)

INNOBASQUE 2. saria Sanfitek Air taldearentzat (estatu mailara sailkatua)

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST baloreei Aquabots taldea

- EUSKO JAURLARITZAKO ZIENTZIA, UNIBERTSITATEAK ETA BERRIKUNTZA SAILA 2. saria FIRST baloreei Submertech taldea

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 1. saria proiektu berritzailearentzat Sanfitek Earth taldea

- GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 2. saria proiektu berritzailearentzat Arranoaitz taldea

- MONDRAGON 1. saria robotaren diseinuarentzat Aztileku 1 taldea

- DANOBATGRUOP 2. saria robotaren diseinuarentzat Bk Itsaspekoak taldea

- FAGOR TALDEA 1. saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Fire taldea

- LORTEK 2. saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Water taldea

- IKERLAN ekintzailetza saria Azti Leku 2 taldea

- ARRASATEKO UDALA etorkizun oparoko gazteentzat saria Lauaxeta 2 taldea

- MAIER Ingeniaritzan bikaintasuna saria Lauaxeta 1 taldea

- LABORAL KUTXA entrenatzailearentzat saria Txetxu Guarrotxena (Tup taldea)

- LKS NEXT kidetasun apartari saria Elkar-Hezi taldea

_SP28085.jpg

MONDRAGON ZTIM HUB proiektua

Gazteengan ZTIM bokazioak sustatu nahi dituen ekimena da MONDRAGON ZTIM HUB. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloekiko interesa piztea du helburu, genero estereotipoak hautsiz, emakume gazteengan fokua jarriz, unibertsitate, ikastetxe, enpresa eta gizarte eragileak elkarren artean harremanetan jarriz.

Alde batetik, ikastetxeei, gazteengan ZTIM bokazioak pizteko eta arlo hauetan ikasleen alfabetizazioa bultzatzeko ikastetxeek behar duten “babesa” eskaintzen die. Eta bestetik, erakundeak eta gizarte eragileak, proiektuko kide izateko zubi lanak eraikitzen ditu, erakundeetako proiektuak edo lanpostuak ikusaraziz, zientzia eta teknologia ikastetxeetara eramanez edota ikasleak erakundeetara gerturatuz.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Irtenbide profesionalak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak