Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Eroskiko Kontseilu Errektoreak bonuen jaulkipen bat onartzeko eskatuko dio Batzar Nagusiari
EROSKI S. Coop-eko Kontseilu Errektoreak kooperatibako Batzar Nagusiari eskatuko dio bonuen jaulkipen bat onartzeko finantzaketa tresna gisa; hala, beste finantzaketa iturri batzuekin batera, egungo finantzaketa akordioan adierazitako betebeharrei erantzun ahal izateko. Horretarako, gaur Ezohiko Batzar Nagusira deitu du, datorren urriaren 10erako. Elorrion izango da, eta kooperatibako organo erabakitzaile gorenari eskatuko dio baimentzeko soilik edukitzaile instituzionalei zuzendutako tresna bat jaulkitzea, gehienez ere 600 milioi eurokoa.
Zorra amortizatzeko konpromisoak betetzea
Batzar Nagusiak baimena ematen badu proposatutako finantzaketa tresnak jaulkitzeko, edozein konbinaziotan dela ere, EROSKIk zorra amortizatzeko hurrengo konpromisoak betetzeko erabiliko ditu eskuratutako baliabideak. Konpromiso horiek aurreikusten dute bi epemuga ezartzea EROSKIri zorra amortizatzeko: 2024ko uztailaren 31rako 503 milioi euro amortizatu beharko ditu, eta 2027ko uztailaren 31rako, 200 milioi euro.
Azken urteetan nabarmen txikitu da EROSKIren zorra; horregatik, EROSKIk modua izan du palanka-efektu finantzarioa murrizteko. Zehazki, 2022ko ekitaldian, EROSKIk 44 milioi eurotan gutxitu zuen zorra, eta 858 milioi eurotan geratu zen 2023ko lehen seihilekoaren amaieran. Horiek hala, 2009tik 2.514 milioi eurotan gutxitu du zorra. Jaitsiera honek zor guztiarekiko %75eko murrizketa ekarri du.