Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
Gaur, abenduak 23, Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Errege Lege Dekretu bat onartu du, besteak beste, LagunAro BGAEk planteatutako bi gaiei irtenbide bat ematea aurreikusten duena; 2023an indarrean sartu zen autonomoen kotizazio sistema berria dela-eta.
Zehazki, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian (RETA) dauden kooperatibetako bazkideei, sistema publikoaren osagarri den prestazio sozialetarako sistema interkooperatibo bat badute (LagunAro BGAEren kasuan bezala), 2023an indarrean jarri zen kotizazio eredu berria ez aplikatzea onartu da.
Kotizazio oinarria
Ildo horretan, soilik ezartzen da kolektibo horrek taula orokorreko 1. tarteko gutxieneko oinarriaren (2025ean, 947,71 euro) berdina edo handiagoa den hileko kotizazio oinarriagatik kotizatu beharko duela.
Halaber, berariaz jasotzen da kolektibo hori 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera salbuetsita egongo dela autonomoen kotizazio sistema berrian jasotako erregularizazio prozesutik.
Errege Lege Dekretu hau hilabeteko epean baliozkotu behar du Espainiako Kongresuak.
LagunAro BGAEk oso balorazio positiboa egin du onartutako testuari buruz, egindako eskaerei erantzuten dien neurrian.
LagunAro BGAEtik, hilabeteko epean baliozkotze parlamentario hori egigo dela aintzat hartuta, “oso balorazio positiboa egiten da onartutako testuari buruz, Aurreikuspen Erakunde honek egindako eskaerei erantzuten dien neurrian, hau da, berezitasuna aitortzea eta kapital higigarriaren etekinengatik kotizatzeko beharrik ez izatea”.
Une horretatik aurrera, LagunAro BGAEren Kontseilu Errektoreak “behin betiko testua izatean, landu beharreko hurrengo urratsak baloratuko ditu eta kooperatiba guztiei jakinaraziko zaie lehenbailehen”.
Xedapen berri hau onartzeak MONDRAGONek horrelako gaiak jorratzeko duen gaitasuna nabarmentzen du, LagunArorekin batera lan egin baitu egoera hori bideratzeko. Azken batean, emaitzak biderkatzen dituen ahalegin-batuketa bat.