Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ekuadorrera bidaia solidarioan, Laboral Kutxa eta Mundukiderekin
1400 pertsona baino gehiagok eman dute izena baina 11 lagunek soilik biziko dute Ekuadorreko Amazoniako bihotzean egitekoa den 20 eguneko abentura. Ez dugu zalantzarik urruneko errealitate horren ezagutzak munduaz duten ikuspegia aldarazteko balio izango diela.
Bidaia eta jarduna Mundukide fundazioaren ikuskaritzapean eta elkarlanaz burutuko dira. Fundazioa MONDRAGON Korporazioko kidea da eta elkarlanean egindako lana sustatzen du Mozambiken, Brasilen, Kolonbian eta Etiopian, betiere ongizate-baldintzak hobetu eta gizarte-aurrerabidea jorratzeko asmoz.
LABORAL Kutxan pentsatzen dugu bidaia horiek gure bezero diren gazteak trebatzeko eta kontzientzia sozial handiagoa barneratzeko balio izango dutela, segurtasun osoa baitugu han ikasitakoak beraiengan ez ezik, beraien ingurune osoan ere izango duela inpaktua.
Bidaia hurbiletik jarraitu nahi baduzu, jarraitu #EkuadorLK2019 hashtaga sare sozialetan. Badakizu Twitterren, Facebooken eta Instagramen ere jarrai diezagukezula.