Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Ekuador 2023, esperientzia paregabea!
Hautaketa prozesua
www.laboralkutxa.com eta www.mundukide.org helbideetan izena emandakoen artean 200 hautagaitza zozketatuko dira. Horien artetik, 30 hautagai aukeratuko dira eta elkarrizketen bidez Ekuadorrera joango diren 10 gazte aukeratuko dira. Aukeratutakoei uztailaren 24a baino lehen emango zaie erabakiaren berri eta jakinarazpena jaso ondorengo 48 orduetan onartu beharko dute irabazleek partaidetza.
Bidaiaren helburua
Ekuadorreko bi errealitate ezberdin ezagutzea da, Andeetakoa eta Amazoniakoa, aktibitate-jardueren mehatxuen aurrean beren lurraldea eta bizimodua defendatzeko alternatibak bilatzen dituzten biztanleen ikuspegitik.
Egonaldia Ekuadorreko bi elkarterekin lankidetzan antolatu da: bata Amazonian, Alejando Labaka Fundazioarekin Orellana probintzian, eta bestea Toisan Korporazioarekin, Imbabura probintziako Intag haranean.
Mundukideko lankidetza Ekuadorren
Mundukidek ia 24 urteko esperientzia dauka lankidetza “kooperatiboan”, eta hegoaldeko herrialdeetan pertsonen gaitasunak indartzen eta haien garapen sozioekonomikoa hobetzen. Era berean, tokiko lidergoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa daukaten kontraparteen enpresa, antolaketa eta kooperazio lana indartzea du helburu. Ekuatore Ginea, Zimbawe, Mozambike, Ekuador, Peru, Kuba, Kolonbia eta beste herrialde batzuetan metatutako esperientziaren bitartez, Mundukidek ondo ezagutzen ditu hazkunde sostengarria bultzatzen duten garapen ereduak sustatzen dituzten tokiko erakundeak. 2018 urtea geroztik ari da Mundukide Ekuadorren lanean, nahiz eta fundazioaren hasierako garaietan 5 urteko esperientzia bat izanbertako hainbat elkarterekin. Gaur egun Mundukidek kooperante euskaldun bat du Ekuadorren, herrialdean 20 urteko esperientziarekin eta batik bat horri esker bermatzen da esperientzia honen kalitatea.
Munduari begiratzeko beste modu bat
Ekimena LABORAL Kutxarena bada ere, Esperientzia gauzatzeko, egitura kooperatiboko bi erakunderen arteko interkooperazio sistema aktibatu da. Hala, LABORAL Kutxak Mundukideren kolaborazioa izango du, bidaia antolatzen, koordinatzen eta bidaiarien bidelagun gisa.