Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
"Ekonomia zirkularreko neurriak ezartzen ez dituzten erakundeak dirua galtzen ari dira"
1996tik Mekanika eta Ekoizpen Industrialaren departamentuan dihardu lanean eta DBZ zein ECSIn (Economía Circular y Sostenibilidad Industrial) ikerlaria da Dani Justel. ECSIn garatutako ikerketak ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna du jomugan, beti ere diseinu industrialaren ikuspegitik (ekodiseinua, ekoberrikuntza, ekoefizientzia eta pertsonetan oinarritutako diseinua). Gaur egun CircularTRANS e INMOIN Circular proiektuen buru da, eta era berean Trantsizio Ekologikoa eta Ekonomia Zirkularra izeneko ikastaroaren antolatzaile eta irakasle izango da. Ikastaroa otsailaren 15ean hasiko da eta Gipuzkoako Aldundiaren babesa izango du.
Zein ikastaro jarriko zenioke ikastaroari?
Trantsizio ekologikoak eta ekonomia zirkularrak enpresei eskaintzen dizkieten aukerak atzematea eta aprobetxatzea da ikastaroaren helburuetako bat. Parte-hartzaileek jakin dezaten nola aprobetxatu ditzaketen ekonomia zikurlarreko neurriak.
Ekonomia zirkularraren lau helburu estrategikoak honako hauek dira: natura errekurtso birsortzaileen erabilera sustatu, baliabideen erabilera optimizatu eta produktuen erabilera eta ziklo amaiera luzatu. Lau helburu hauek garatuz gero, erakundeek aukera paregabeak izango dituzte
Emaiguzu hiru arrazoi ikastaroa egiteko.
Gizartearen erronka jasangarrien eta negozio eredu berrien edo existitzen diren ereduen birdiseinuan lehenak izateko eta besteei aurre hartzeko. Ekonomia zirkularrak gure erakundeei eskaintzen dizkien aukera lehiakorrak aprobetxatzeko. Eta gure lurraldea, Gipuzkoa, Europan, ekonomia zirkularrean, erreferente bilakatzeko.
Zeintzuk dira ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen onurak?
Bereziki enpresek dituzten onurak aipatuko nituzke, baliabideak optimizatzeko eta lehiakorragoak izateko aukera eskaintzen baitu. Gainera, aldaketa klimatikoaren efektuak gutxitzen laguntzen du. Egia da ekonomia zirkularreko neurriak ezartzea prozesu konplexua dela eta kultura aldaketa eragiten duela. Inbertsoreek zure enpresaren alde egiteko oso egokia da eredu jasangarriago bat eta ekonomia zirkularrak aukera ematen du sareak osatzeko.
Laburbilduz, ekonomia zirkularraren lau helburu estrategikoak honako hauek dira: natura errekurtso birsortzaileen erabilera sustatu, baliabideen erabilera optimizatu eta produktuen erabilera eta ziklo amaiera luzatu. Lau helburu hauek garatuz gero, erakundeek aukera paregabeak izango dituzte.
Zeini gomendatuko zenioke ikastaroa?
Ekonomia zirkularrean formazioa jaso nahi duen Gipuzkoako edozein enpresa, erakunde, administraziori... gomendatuko nioke parte-hartzeko. Formazioak ahalbidetuko die euren erakunde eta organizazioetan ekonomia zirkularra aplikatzen edo estrategiak abiarazten. Profilaren inguruan, erakunde horietako profesionalei egiten diegu dei.
Gipuzkoako edozein enpresa (edozein sektorekoa), erakunde, administraziori (udalak, osakidetza)... gomendatuko nioke ikastaroa
Nola dago egituratuta?
Egitura malgua da eta erakundeek euren ibilbide orria diseinatzeko aukera izango dute. Formazio batzuk orokorrak izango dira, guztientzat, eta beste batzuk oso espezifikoak. Lehenengo saioetako helburua erakundeak sentsibilizatzea izango da eta bigarren ziklotik aurrera, hurrengo moduloetan, ekonomia zirkularra nola aplikatu azaltzen saiatuko gara.
Azken moduluan 24 enpresa aukeratuko ditugu eta haiekin batera bidea egitea da asmoa. Haiek ikus dezaten argi zein izan daitekeen euren enpresan ekonomia zirkularraren aplikazioa.
Beste zerbait gaineratuko zenuke?
Esango nuke ekonomia zirkularreko neurriak ezartzen ez dituzten erakundeak dirua galtzen ari direla.
Ikastaroan izena emateko: https://circulartraining.mondragon.edu/