hausnarketa eta ikerketa prospektibo - estrategikoetarako egitura independiente bat da, sektore publiko nahiz pribaturako.
Irtenbide profesionalak.
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ekonomia Sozialaren Foroan MONDRAGON protagonista izaten ari da

Arrasateko alkate den Maria Ubarretxenak ere esku-hartzea izaten ari da GSEF 2018 Foroan. Ekonomia sozialaren munduko foroa atzotik eta bihar arte ospatuko da Bilbon, eta guztira 1.400 lagun baino gehiagok eman dute izena.
80 herrialdetako ordezkariek mahai ingurutan eta solasaldi ezberdinetan parte-hartuko dute, beti ere ekonomia sozialaren gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz arituko direlarik. MONDRAGON ere, Iñigo Ucin presidentearekin buruan, mahai inguru eta hitzaldietan esku-hartzen ari da. Atzo, esaterako, New York-eko alkateordea eta beste lau kolaboratzaile Arrasatera gerturatu ziren, MONDRAGON Korporazioa eta Mondragon Lingua bisitatzeko aukera izan zutelarik.
Bartzelonako ordezkariak gaur Arrasaten
Gaur, besteak beste, Bartzelonako alkate-ordea gerturatu da Korporaziora. Hala, bertatik bertara MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatiben nondik-norakoak ezagutzeko aukera izan du.
LKS-k ere zeregin handia izan du GSEF foroaren antolakuntzan, izan ere, koordinazio teknikoaz arduratu dira LKSko profesionalak. Ekonomia Sozialaren Munduko Foroari bihar emango zaio amaiera.