Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako

Fagor Taldeko Mondragon Assembly kooperatibak ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Aljeriako (Afrika) Zergoun Green Energy hornitzailearentzat. Hornitzaile horrentzat egiten duen bigarren linea da. Oraingoan, ekoizpen linea berritzaile bat garatu du, eta sistema berri horren bidez, potentzia altuko eguzki panelen fabrikazioan eraginkortasuna eta kalitatea bermatzea lortu du.
Azken urteotan, handitu egin da eguzki energiaren eskaintza, eta horrekin batera, funtsezko bilakatu dira fabrikazio prozesu automatizatu eta eraginkorrak. Linea automatizatu berri horrekin helburu berri bat finkatu dute Mondragon Assembly kooperatibak eta Zergoun Green Energyk: Aljeriako energia fotovoltaikoaren produkzioa indartzea eta bultzatzea.
Izan ere, linea berrietan txertatuta dauden prozesu automatizatuek errore marjina murriztu dute, muntaiaren pausu bakoitzean zehaztasuna eta kalitatea hobetuta. Teknologia aurreratuari esker, bestalde, fabrikazio azkarrago eta uniformeago bat lortu dute, ekoizpen linea fotovoltaiko horren osagai bakoitza ekoizpena maximizatzeko eta kostu operatiboak murrizteko baitago diseinatuta.
Teknologia berrientzako malgutasuna
Diseinu modular oso malguko lineak dira, eta etorkizuneko eguzki zelulei egokitzeko aukera ematen dute, aldaketa handirik egin behar izan gabe. Horrek esan nahi du, sektoreko azken teknologia berritzaileei esker, fabrikatzaileek haien ekoizpena eguneratu dezaketela, haien inbertsioa lehiakorra izango dela ziurtatuta.
Iturria: Mondragon Assembly