Ekodiseinu eta ekoberrikuntza kontzeptuen inguruko jardunaldia Mondragon Unibertsitateak antolatuta

Garaia Berrikuntza Gunean burutu den ekitaldian, bi kontzeptu hauek (ekodiseinua eta ekoberrikuntza) gure enpresetan nola eragiten duten aztertu da, eta horretaz gain, Euskal Herrian automobilgintzaren sektorean lan egiten duten zenbait enpresen esperientziak ezagutzeko aukera egon da.
Card image cap
2013/03/06

Jardunaldiei hasiera emateko Goi Eskola Politeknikoko Vicente Atxa zuzendariak eta Dani Justel irakasleak, aurkezpen orokorra egin zuten: ekodiseinua eta ekoberrikuntza zer den eta enpresa mailan zabaltzen dituzten abantailak. Ondoren, IHOBE, euskal ingurumen agentziako, Gorane Ibarrak sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlanaz hitz egin du; gaur egun EAEn martxan diren zenbait esperientzia azalduz.

Jarraian, automozio sektoreko enpresen txanda izan da. Mahai inguru formatuan Cegasak bere bateriei buruz hitz egin du, Fagor Automationek motore aldatzailearen inguruan, eta Fagor Ederlanek estanpen alorrean duen esperientzia azaldu du. Eguerdi aldera ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren inguruan eztabaidatzeko aukera egon da, bertaratu diren partehartzaileekin.

 

Partehartzaile kopurua ikusita, antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, nolabait ekodiseinuak eta ekoberrikuntzak eskaintzen dituzten abantailak gure enpresen artean ezagutzera emateko helburua bete baita. Berrikuntza garapenean diharduten ingeniariei zuzendutako ekimena izan da.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa