2023ko edizioak parte-hartze historikoa izan du; iaz baino 54 spot gehiago aurkeztu dira, guztira 149. "Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!" izenpean euskarazko spot lehiaketako hamabigarren edizioaren helburua izan da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea. Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastola dira antolatzaileak eta aurtengo edizioan Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 izan da babesle nagusi.
2023/06/16