Banaketa komertziala
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Ekintzailetasunaren eta berritasunaren BAT dorreak bigarren fasea inauguratu du

Ekintzailetasunaren eta berrikuntzaren nazioarteko lankidetza zentroa da Bilboko BAT (B Acceleration Tower) dorrea, eta, bere sorreraren bigarren urteurrenean, bikoiztu egin du bere espazioa: 8.000 metro karratu gehiago, bost solairu berritan banatuta. MONDRAGON Korporazioa ere zati berriaren inaugurazioan izan da, enpresa proiektu berrien sustapena bultzatu, balio erantsi handiko proiektuen ekosisteman aritu eta beste enpresa zein agente batzuekin eguneroko hartu-emanean egoten jarraitzeko.
Lankidetza proiektu “erraldoi” bilakatzeko asmoz sortu zen BAT, mundu osoko ekintzailetza zentro nagusiekin konektatu eta nazioarteko talentua, inbertsioa eta enpresa berriak erakartzeko. Bi urteko ibilbidearen ondoren, nazioarteko erreferentziako hub gisa finkatu da BAT, startupak, korporazioak, inbertitzaileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta mundu osoko erakunde publikoak konektatzen dituena.
MONDRAGON Korporazioak hasieratik hartu du parte bertan MONDRAGON Sustapen Zentroaren, Eroskiren eta LABORAL Kutxaren bitartez, eta aurrerantzean ere jarraituko du beste enpresa zein agente batzuekin sinergian eta interkooperazioan. Izan ere, startupen bitartez, euren berrikuntza-erronkei erantzuten dieten irtenbide teknologikoak aurkitzen dituzte kooperatibek, eta ekintzaileek, berriz, izan litezkeen bezero, inbertitzaile, bazkide eta hornitzaileekin konektatzeko aukera dute.
BAT dorrea, zenbakitan
Egun, 200 kide baino gehiagoko nazioarteko komunitatea hartzen du BAT dorreak (123 startup, 45 korporazio eta 55 inbertitzaile, zentro teknologiko eta unibertsitate). Nazioarteko 130 startup baino gehiagok bisitatu dute, eta 600 lankidetza sortu dira. Nazioarteko 16 ordezkaritza teknologiko ere hartu ditu, tartean, AEB, Txile, Kolonbia, Mexiko, Hego Korea, Finlandia eta Frantziakoak.