Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Ekintzailetasuna eta Berrikuntzaren grina duten enpresak bilatzen ari gara
Hirugarren urtez jarraian, ISEAk, GEP-MUren laguntzarekin, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimenaren 3. edizioa sustatzen du (E3!). (Ikus erantsitako aurkezpena).
E3! egituratutako prozesu bat da, eta prozesu horren bidez ebaluatu egiten da, arlo teknikotik eta merkatuarenetik..:
• Enpresek epe laburrera negozio aukerak sortzeko aurkezten dituzten proiektuen egingarritasuna.
• Proiektu horiek, oinarri teknologikoa duten ekintzailetza proiektuen bidez gauzatzeko modukoak dira.
• Protagonistak, berriz, prestakuntza tekniko handiko gazte langabeak dira.
• Kontua da gazte horiek beren gaitasun espezifikoak erabiltzea teknologia nahiz merkatu arloko erronka jakin bati erantzuteko.
E3! ekimenaren birtualtasuna hauxe da: prozesu sinergiko eta egituratu baten barruan, gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta enpresen ekintzailetza prozesuak bateratzea.
Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenaren 3. edizioa Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enpleguaren 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren barruan.
E3! proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
• Lan barik egotea eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda edukitzea.
• 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago edukitzea.
• Unibertsitateko titulu ofiziala edukitzea, edo lanbide heziketako titulua, maila ertainekoa edo goi mailakoa.
Hona hemen E3! prozesuan parte hartzerakoan pertsonek hartzen dituzten konpromisoak:
• 6 hilabetean E3! proiektuan dedikazio osoz jardungo dutela ziurtatzea.
• Sustatzaileak enpresa baten instalazioetan lan egingo du, begirale moduan jardungo duen senior baten gidaritzapean.
• Gazte sustatzaileek “Negozio berrien abiarazlea” garapen metodologiari buruzko saioetara joan beharko dute (lanaldi erdi 15 egunean behin).
• Bai aurrerapen partzialak aurkezteko saioak bai proiektu amaierako aurkezpena, prozesuan inplikatutako enpresen eta erakundeen ordezkarien aurrean egingo dira.
E3! proiektuari buruzko informazioa zabaldu nahi duten enpresak mezu bat bidali dezakete posta elektronikoko helbide honetara (morobengoa@iseamcc.net).