Ekintzailetasun saria 'Arizmendiko Neskak' taldearentzat

Iragan asteburuan jokatu zen Zamudion First Lego Leagueko Euskadiko kanporaketa eta Arizmendi Ikastolako hiru talde aritu ziren nor baino nor: Arizmendiko Neskak, Arizmendi-MGEP eta Arizmendi-Ikerlan. Misioetako frogan Gaztelupeko guneko taldeak, Ikerlanekin elkarlanean aritu denak, laugarren bukatu zuen. Guztira, Euskadi osoko 33 talde aritu ziren.
Card image cap
2012/12/07

Iragan asteburuan jokatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko First Lego Leagueko kanporaketa Zamudion, eta 33 taldek parte hartu zuten txapelketan. Horietako hiru Arizmendi Ikastolakoak. Partaideek hiru froga egin behar izaten dituzte lehiaketa horretan: alde batetik, bi aurkezpen (aurkezpen zientifiko bat eta tekniko bat) eta bestetik, sortutako robotari misio batzuk eginarazi behar dizkiote.

Robotaren misioak

Bada, robotaren misioetako frogan Arizmendi Ikastolako talde bat laugarren geratu zen, Gaztelupeko DBHko taldea, hain zuzen ere, Arizmendi-Ikerlan taldea. Sailkapen nagusia osatzeko robotaren frogaz gain, beste biak ere kontuan hartzen dira, eta tamalez, Arizmendiko taldeak ez ziren aurreneko hiruen artean izan.

Ekintzailetasunaren saria

Era berean, beste sari batzuk banatzen dira lehiaketa horretan, tartean, Ekintzailetasunaren Saria. Arizmendi Ikastolako talde batek jaso zuen sari hori. Batxilergoko neska taldea (Arizmendiko Neskak) nabarmendu zuen epaimahaiak, besteak beste, zailtasunen aurrean erakutsitako jarrera eta interesagatik. Oro har, egindako lanarekin oso pozik etorri ziren guztiak, irakasleak zein ikasleak, eta aurrerantzean  ere ilusio berarekin jarraitzeko irrikaz.

Irakaskuntza