Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ekintzaileen lehen topaketa Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

Topaketaren helburua Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileen arteko harremanak indartzea izan zen eta, besteak beste, parte hartzaileen artean izan ziren azken hiru urteetan negozio berriren bat martxan jarri duten hainbat lagun. Era berean, une honetan negozio edo ekimenak martxan jartzen ari diren zenbait ekintzailek ere esku hartu zuten.
Dinamika ekintzailea bultzatuz
Guztira, hamabi ekintzailek esku hartu zuten ekimenean eta guztiek izan zuten aukera elkar ezagutzeko eta informazioa elkar banatzeko. Harremanak sendotzeko eta hartu-eman komertzialak sortzeko aukera ere izan zuten.
Aipatu beharra dago parte hartzaileen balorazioa oso positiboa izan dela eta bertaratutako guztiak bat etorri direla aipatzerakoan horrelakoak gehiagotan egin behar direla. Antolatzaileek ekimena urtero antolatzeko konpromisoa hartu dute, eta asmoa da urtez urte parte hartzaileen kopurua handitzea. Izan ere, gaur egungo ekintzaileak izango dira eskualdearen etorkizuneko garapen ekonomikoa bultzatuko dutenak.