Ingeniaritza eta arkitektura
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ekiluz, energia berriztagarrien herritar-kooperatibak sustatzeko ekimena aurkeztu dute Repsol eta Krean-ek
Repsolek eta Kreanek (MONDRAGON Korporazioa) bat egin dute Ekiluz merkaturatuz sorkuntza berriztagarriko herritarren kooperatiben sorrera sustatzeko. Ekimen horren helburua kontsumitzaileek energiarekin duten harremana eraldatzea da, haien kudeaketan benetako parte-hartze eraginkorra emanez. Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak, Iñigo Ucín Mondragon Korporazioko presidenteak eta Jon Berbel Krean enpresako zuzendari nagusiak aliantza hori zigilatu dute gaur Madrilen Campusean, konpainia multienergetikoaren egoitzan.
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkaria, Iñigo Ucín MONDRAGON Korporazioko presidentea eta Jon Berbel Krean enpresako zuzendari nagusia gaur Madrilen
Mota horretako energia-komunitateek, Europako klimaren araudiarekin lerrokatuta daudenek, herritarrak sorkuntza berriztagarrian gehiago inplikatzea errazten dute, eta, Ekiluzen kasuan, energia elektriko fotovoltaikorako sarbidea ahalbidetuko dute, baita ingurune konplexuetan ere, hala nola eraikin bertikalak dituzten eta eguzki-panelak kokatzeko hurbileko espaziorik ez duten hiriguneetan. Ekiluzek ere aukera emango die landa-eremuei antolatzeko eta instalazio kolektiboetara sartzeko, garapen sozioekonomikoan lagunduz.
Ekiluzek neurri esanguratsuko energia-azpiegiturak erabiliko ditu, 1 MW eta 5 MW arteko potentzia duten parke fotovoltaikoekin
Ekiluzeko kooperatiba bakoitzak sortze-kostu egonkorreko eta eragiketa-epe oso luzerako (25 urte edo gehiago) egiturak eraiki eta operatuko ditu, alderdi teknikoak eta ekonomikoak alderdi sozialekin integratuko dituen eredu batekin. Herritarrek parkeak eraiki eta kudeatzen dituen kooperatiban parte hartu ahal izango dute, eta beren eguzki-panelak identifikatuta eduki ahal izango dituzte. Horrela, parte-hartze eta kontrol handiagoa izango dute prozesuetan.
Ekiluz merkaturatuz sorkuntza berriztagarriko herritarren kooperatiben sorrera sustatzeko
Trantsizio energetikoari bultzada
Ekiluzen helburua sorkuntza berriztagarria zabaltzea eta trantsizio energetikoa bultzatzeko beste urrats bat ematea da, edonork urtero kontsumitzen duen adina elektrizitate berriztagarri sor dezan. Hori guztia gertuen dauden administrazio eta erakundeen laguntza lortuz, kudeaketa egokia ziurtatzeko eta garapen ordenatu eta eraginkorra bermatzeko.
Kooperatiba gisa garatutako energia-komunitateek inguruko elkarteen presentzia ahalbidetuko dute, bai eta administrazio publikoena ere, hala nola udalena, aldundiena eta beste erakunde batzuena, baldin eta, trantsizio energetikoaren estrategiaren barruan, beren komunitateari lagundu nahi badiote eta bizilagunak ahaldundu nahi badituzte beren energia sortzeko eta instalazioak kudeatzeko.
Ekiluz proiektua bi bazkidek bultzatu dute, Repsolek eta Kreanek, energia-komunitateetan oinarritutako proiektu berriztagarrien aldeko apustua eginez, prozesu guztien lehiakortasuna bermatuko duen industria-ikuspegi bat integratuz, fase eta ekintza bakoitzaren ebaluazio zorrotza eginez. Bi taldeetako konpainia espezializatuek kooperatibei lagunduko diete, instalazioek beren bizitza osoan behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatuz.
Krean eta MONDRAGON Korporazioari buruz
MONDRAGON Korporazioa Euskadiko lehen enpresa-taldea da, eta Espainiako hamargarrena. Mundu mailako erreferentea da kooperatiben esparruan: 80.000 pertsona baino gehiago 150 filial dituzten ehun bat kooperatibatan, bai eta fundazioak, mutualitateak, estaldura-erakundeak eta nazioarteko zerbitzuak ere. Horien artean dago Krean taldea, 15 urte baino gehiagoko lana duena proiektu berriztagarriak egituratzen, Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentea dena proiektu fotovoltaikoak sustatzen eta gizarteratzen, eta esperientzia aitortua duena proiektuak garatzen, Espainian zein nazioartean.
Repsoleri buruz
Repsol multienergiako konpainia global bat da, trantsizio energetikoa gidatzen duena eta 2050ean zero emisio garbi izateko helburua ezarri duena. Energiaren balio-kate osoan dago eta 24.000 pertsona enplegatzen ditu. Espainiako argi eta gas merkatuko aktore garrantzitsua da, 1,2 milioi bezerorekin. Gaur egun, Repsolek 3.300 MW-ko edukiera instalatua du karbono gutxi sortzeko, eta 2.600 MW-tik gora garatzen ari da. Joan den azaroan, 2021-2025 Plan Estrategikoaren aurkezpenean, 2050ean zero emisio garbi zituen konpainia izateko helburuan sakondu zuen, tarteko helburu handiagoak eta 18.300 milioi euroko inbertsioak zituen ibilbide-orri zorrotz batetik abiatuta. 2021etik 2025era bitartean 5.500 milioi euro bideratuko dira karbono gutxiko ekimenetara, hau da, guztizkoaren % 30.