Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
EKI proiektu digitala ezagutzera etorri dira Hezkuntza Sailetik Arizmendi Ikastolara

Ikastolen Elkartekoek EKI egitasmorako sortu duten materiala paperean ez ezik digitalean ere sortu dute, eta modu esperimentalean lau ikastolak jarri dute martxan aurtengo ikasturtean digitalizazio bidez.
Horietako bat da Arizmendi Ikastola. DBHko 1. mailako 172 ikaslek sei ikasgai (natur, gizarte, matematika, gaztelera, ingelesa eta euskara) lantzen dituzte era horretan.
Hezkuntza Sailak interes handia dauka EAEko ikastetxe eta ikastoletan ikasleek modu horretan lanean has daitezen, hau da, material digitalaren inplementazioa aztertzen eta ikertzen ari dira, eta horregatik atzo goiz osorako etorri ziren Arizmendi Ikastolara. Lehenengo, geletara bisitak egin zituzten ikasleak ohiko martxan ari zirela. Ondoren, Ikastolen Elkarteko Josune Gerekak, Oihan Odriozolak (EHIko IKT arduradunak) eta Manu Aurrekoetxeak (DBHko pedagogia arduraduna) proiektuaren planteamendua aurkeztu zieten.
Hezkuntza Sailetik etorri ziren arduradunak Mikel Agirregabiria, berrikuntza zerbitzuetako zuzendaria; Josi Sierra, IKT arduraduna Hezkuntza Sailean eta Txabi Perez, Berritzegune Nagusiko IKT arduraduna izan ziren. Eurekin batera Arizmendi Ikastolako IKTetako arduradun Arantza Arregi, BHko zuzendari Elena Errasti eta Gaztelupeko zuzendaria, Jaione Ibaibarriaga, izan ziren.