Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Ekainaren hasieran, maskarak fabrikatzeko beste 6 lerro entregatuko ditu Mondragon Assemblyk
Mondragon Assembly lanean ari da bere bezeroei maskaren ekoizpenerako soluziorik hoberenak eskaintzeko, eta horren emaitza da azken bi hilabeteetan maskarak fabrikatzeko makinen 15 eskari lortu dituela, horietatik 13 maskara kirurgikoen fabrikaziorako direlarik, eta 2 FFP2 motako maskaren fabrikaziorako.
Horrela, hain zaila den egoera honetan, Mondragon Assembly erakusten ari da garapenerako gaitasun handia duela eta premia kolektibo bati –esaterako, une honetan maskarak hornitzeko daukagun premia– erantzuteko gai dela.
Mondragon Assembly, maskaren ekoizpenerako makinetan espezializatutako fabrikatzailea
Kooperatibak esperientzia zabala eta goi mailako teknologia dauzka medikuntzaren sektorean oro har eta maskaren fabrikazioan bereziki.
Bere eskaintzan sartzen dira, batetik, babes maila handiko maskaren (maskara autoiragazleak, eta FFP2 eta FFP3 maskarak) fabrikaziorako lerroak, eta bestetik, maskara modelo sinpleagoak, hala nola kirurgikoak, fabrikatzeko lerroak ere. Makina horiek, produktibitate maila handia eskaintzeaz gain, FFP2/FFP3 maskaren kasuan orduko 1.800 unitate eta kirurgikoen kasuan orduko 4.000 unitate ere ekoizten baitituzte, Europako araurik zorrotzenak eta CE markari buruzko legea betetzen dituzte.