Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ekainaren 6an jakingo da zeintzuk diren Euspoteko irabazleak
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 6an Aretxabaletan
Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da sari banaketa ekitaldia. Nahia Sillero aktoreak aurkeztuko du sari banaketa, sarrera irekia izango da eta ekitaldi ostean luntxa egingo da.
3.000 euro baino gehiago saritan. Sei sari banatuko dira.
Sari nagusiak:
- Spotik onena (1.000 euro).
- Publikoaren saria (500 euro).
- Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
- Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
Sari gehigarriak:
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
- Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
Parte-hartze handia: Euskal Herri osotik jasotako 87 spot
Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 800 spot inguru jaso dira. 2024ko edizioan Euspoten parte-hartzea handia izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira. Aurkeztutako lanen artean, 27 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 60 spot adin txikikoek eginak.
Spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-87-spotak-ikusgai-2/
Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Zarautz, Urruña, Hernani, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Elgoibar, Soraluze, Bermeo, Sopela, Durango, Oiartzun, Aretxabaleta, Orio, Elgeta, Orereta, Villabona, Legazpi, Arrasate, Gernika, Irun, Eskoriatza, Oñati, Leintz Gatzaga...
Publikoaren sarirako 800 boto baino gehiago
Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu. 4 egunetako epean 800 boto baino gehiago jaso dira.
Aurtengo gaia: “TELEFONO MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK”
12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?
30 segundoko iragarki bat sortu behar izan da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzeko. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak…
Helburua izan da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?” gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen aritu gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak.
Aurten babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
2024ko edizio honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.
Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak:
Babeslea:
- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Antolatzaileak:
- Aretxabaletako Udala
- Arteman Komunikazioa
- Mondragon Unibertsitatea
- Arizmendi Ikastola
Laguntzaileak:
- Bai euskarari Elkartea
- Music Library
500 ikasle sormenari buruzko formazio saioetan
Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskaini ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.