Ekainaren 14an amaituko da Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketan izen-emateko epea

Ekainaren 21ean egingo da Garaia Berrikuntza gunean Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketa. Lanki Ikertegiak, Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON korporazioak eta Otalorako zuzendari eta kooperatiba garapenerako zentroak antolatu dute jardunaldia, eta Eusko Jaurlaritzak babestuko du. Izena emateko epea oraingo ostiralean, ekainak 14, amaituko da eta jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da.
Card image cap
2013/06/10

Kooperatibagintzan lehenengo Topaketan Chirstian Felber ekonomilari austriarrak parte hartuko du. Ferber 'Economía del bien común' deritzonaren sustatzailea da. Ekonomia eredu berri baterako proposamenaren bultzatzaile nagusia eta antolatzaileen esanetan "eredu berriaz arituko da Garaia berrikuntza gunean". Gainera, Lanki Ikertegiko Ainara Udaondok sarrerako hitzaldia egingo du eta MONDRAGON Korporazioko Gestio Sozialeko Zigor Ezpeleta "Identitate Korporatiboa: Mondragon Taldearen ildo estrategikoak" izenburupean arituko da.

topaketa kartela

Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da eta arratsaldeko ordu biak arte luzatuko da. Aipatu hitzaldiez gain, talde dinamika bat ere izango da, "Nola indartu kooperatiba izaera?' galderari erantzuten saiatuko dira parte-hartzaileak.

Ekainaren 14an itxiko da izena emateko epea

Ekitaldiari amaiera emateko 'kooperatibagintzan aditu tituluko' 4.edizioaren diploma banaketa egingo da. Jardunaldian parte hartzeko inskribatzea ezinbestekoa da. Izen ematea telefonoz zein posta elektronikoz egin ahal izango dute:  943 71 41 57 telefonoan eta harrera.huhezi@mondragon.edu helbidean. Izen emate epea ekainaren 14an itxiko da, aste honetako ostiralean.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea