EIKAk kooperatibaren Plan Estrategikoa aurkeztu die bazkide eta langileei

EIKAk Markinako frontoia, Pilotaren Unibertsitatea, aukeratu du 'Eika 2020' Plangintza Estrategiko berria Etxebarriko plantako langile guztiei aurkezteko. Bertaratutakoek proiektu sozioenpresarialaren orientazio estrategikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
Card image cap
2018/01/23

“Together Eikarrekin” eslogana izan da ekitaldia aurkezteko EIKAk erabili duena.“Together” hitz ingelesa, kooperatibaren nazioarteko dimentsioa indartzeko, %90 baino gehiago atzerrian saltzen baitu, eta “Eikarrekin” hitza, enpresaren ezaugarriak diren talde-lana eta kolektibo sentimendua indartzeko.

EIKA, 2020 Plan Estrategikoaren aurkezpena

2020 Plan Estrategikoak enpresa eta merkatu mailako erronkak jasotzen ditu

Eika Koop. E.ko lehendakariak, Ibon Ibarzabalek, eta zuzendari nagusiak, Aitor Soriak, bideratu dute ekitaldia. Lehenengo aldiz, bazkide eta aldi baterako langile guztiek hartu dute parte.

2020 Plan Estrategikoak enpresa eta merkatu mailako erronkak jasotzen ditu, eta baita maila sozialeko helburuak ere; parte-hartzea, errespetua, konfiantza, konpromisoa eta interkooperazioa izango dira hurrengo lau urteetan EIKAn landuko diren oinarrizko ardatzak. 

Egosketa elektrikorako irtenbideak