Irakurriena
- 1. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 2. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 3. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 4. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 5. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 6. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 7. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 8. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 9. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 10. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
Eikak aurrera egin du isolamendu termikorako gaitasun handiagoa duten materialen garapenean
Eikak, egoste elektrikorako osagai eta sistema integralak (plakak eta labeak) ekoizten dituen kooperatibak, aurrera jarraitzen du bere produktuetan berrikuntzak eta balio erantsia eskaintzeko aukera emango dioten ikerketa lerroetan.
Ikerketetan antzemandako zenbait arazori erantzuteko, Eikak eraginkortasun handiko isolamendu termikoetarako egitura nanoporotsuak dituzten material konposatu berriak garatzeko proiektua jarri zuen martxan. CEIT, BRTA aliantzan integratutako zentro teknologikoarekin lankidetzan egina, Eusko Jaurlaritzaren Gaitek programak bi urtez lagundu zion proiektuari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2014-2020 Programa Eragilean sartu da.
Aplikazio-sorta etxetresna elektrikoak ez diren sektoreetara dibertsifikatzeko, kooperatibak hainbat berrikuntza egin zituen proiektu horretan; besteak beste, lehengai berriak aztertu eta aukeratu zituen merkatuan eskuragarri zeudenen artean (zuntz eta hauts zeramikoak), erreferentzia gisa gaur egun erabiltzen diren materialak hartuta, eta ekoizpen-ibilbidea ikertu zuen, lehengai berri horiek sartzeko, aplikazio desberdinek eskatzen dituzten eskakizun termomekanikoen arabera. Eikarako funtsezkoak diren bi aplikaziotan sortutako material berriak ere baliozkotu ziren: gune erradiatzaileetarako isolamenduak eta panel isolatzaileak.
Aldaketa horien ondorioz, enpresak “Egoste-plaka bati, bereziki bitrozeramikazko plaka bati, egokitutako foku erradiatzaile elektriko” baten jabetza industriala erregistratu du, lortutako eraginkortasuna hobetzea aldarrikatuz.
Artikulu originala, gazteleraz, hemen argitaratu da: Estrategia Empresarial.