Eika kooperatibak Ceramaspeed iparramerikarraren aktiboak erosi ditu

Multinazionalaren patente, markak eta ekoizpen ekipamenduak bereganatu ditu.
Card image cap
2019/11/06

Eika, Etxebarrian kokatuta dagoen kooperatiba bizkaitarrak,  bere lehiakide nagusietako baten –Ceramaspeeden– aktiboak erosteko eragiketa burutu du. Multinazionalak AEB, Mexiko eta Polonian ditu fabrikazio lantegiak. Erosketa estrategiko horrekin, Eikak, patente eta marka guztiak erosteaz gain, nabarmen handitzen du bere ahalmen produktiboa, eta bere know-howa ere handitzen du, ekoizpeneko prozesu gakoei dagokienez.

Ceramaspeed munduan aitzindaria izan zen bitrozeramikako berokuntza erradiatzailean.

70eko urteetan ekin zion bideari, Ingalaterrako Kidderminster herrian, eta 90eko urteetan merkatuko munduko liderra zen, urtero 12 milioi foku fabrikatuz.

Eikako zuzendari nagusia den Aitor Soriaren iritziz, erosketa "aurrerapen handia da jarduera horretan munduko lidergoa lortzeko, eta erabaki estrategiko bat da, duela gutxi lortu ezin ziren helburuak planteatzea ahalbidetzen diguna". Soriak gaineratu duenez, “munduko merkatuan irabazten dugun posizionamendu berriaz gain, proiektu estrategiko berri asko irekitzen zaizkigu, Egosketa Elektrikoan munduko erreferente izateko gure ikuspegia nabarmen aurrera egin ahal izateko”.

Egosketa elektrikoaren munduko erreferentea

MONDRAGONeko parte izanik, Eikak 100 milioi euro baino gehiago fakturatzen du urtero, eta gaur egun 1.100 kide baino gehiagoko lantaldea dauka, horietatik 500ek Etxebarrian lan egiten dutelarik (Bizkaia).

Eika mundu osoko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileek ezagutzen duten konpainia bat da, batez ere foku erradiatzaileen, bitrozeramikako sukalde-gainetarako kontrol elektronikoen eta berogailu tubular blindatuen arloan. %40tik gorako kuotak ditu munduko merkatuan, eta datozen hilabeteetan bere 200.000.000garren foku erradiatzailea ekoiztuko du.

Nazioartekotzeari dagokionez, kooperatibaren merkatu tradizionalak Europa eta Ipar Amerika izan dira batez ere, eta hor nabarmen ari da hazten, arduradunek diotenez. Azken urteetan, konpainia ikusten ari da Asian, Europa ekialdean, Errusia barne, eta Afrika iparraldean gorabidean dauden herrialdeak interes gero eta handiagoa ari direla erakusten bere produktuei buruz, mundu mailan elektrifikazioa zabaltzen ari baita.

 

Egosketa elektrikorako irtenbideak