Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Eika kooperatibak Ceramaspeed iparramerikarraren aktiboak erosi ditu
Eika, Etxebarrian kokatuta dagoen kooperatiba bizkaitarrak, bere lehiakide nagusietako baten –Ceramaspeeden– aktiboak erosteko eragiketa burutu du. Multinazionalak AEB, Mexiko eta Polonian ditu fabrikazio lantegiak. Erosketa estrategiko horrekin, Eikak, patente eta marka guztiak erosteaz gain, nabarmen handitzen du bere ahalmen produktiboa, eta bere know-howa ere handitzen du, ekoizpeneko prozesu gakoei dagokienez.
Ceramaspeed munduan aitzindaria izan zen bitrozeramikako berokuntza erradiatzailean.
70eko urteetan ekin zion bideari, Ingalaterrako Kidderminster herrian, eta 90eko urteetan merkatuko munduko liderra zen, urtero 12 milioi foku fabrikatuz.
Eikako zuzendari nagusia den Aitor Soriaren iritziz, erosketa "aurrerapen handia da jarduera horretan munduko lidergoa lortzeko, eta erabaki estrategiko bat da, duela gutxi lortu ezin ziren helburuak planteatzea ahalbidetzen diguna". Soriak gaineratu duenez, “munduko merkatuan irabazten dugun posizionamendu berriaz gain, proiektu estrategiko berri asko irekitzen zaizkigu, Egosketa Elektrikoan munduko erreferente izateko gure ikuspegia nabarmen aurrera egin ahal izateko”.
Egosketa elektrikoaren munduko erreferentea
MONDRAGONeko parte izanik, Eikak 100 milioi euro baino gehiago fakturatzen du urtero, eta gaur egun 1.100 kide baino gehiagoko lantaldea dauka, horietatik 500ek Etxebarrian lan egiten dutelarik (Bizkaia).
Eika mundu osoko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileek ezagutzen duten konpainia bat da, batez ere foku erradiatzaileen, bitrozeramikako sukalde-gainetarako kontrol elektronikoen eta berogailu tubular blindatuen arloan. %40tik gorako kuotak ditu munduko merkatuan, eta datozen hilabeteetan bere 200.000.000garren foku erradiatzailea ekoiztuko du.
Nazioartekotzeari dagokionez, kooperatibaren merkatu tradizionalak Europa eta Ipar Amerika izan dira batez ere, eta hor nabarmen ari da hazten, arduradunek diotenez. Azken urteetan, konpainia ikusten ari da Asian, Europa ekialdean, Errusia barne, eta Afrika iparraldean gorabidean dauden herrialdeak interes gero eta handiagoa ari direla erakusten bere produktuei buruz, mundu mailan elektrifikazioa zabaltzen ari baita.