Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Egunik aproposena lan-taldea indartzeko
Lan talde kohesionatua askoz indartsuagoa da, askoz eraginkorragoa lanean eta ausartagoa zein lehiakorragoa. Ideia hori oinarri hartuta hasi zen ospatzen Bexen Cardio kooperatibaren eguna, bere 'Bexen Eguna' eta aurten Arabar Errioxa aukeratu dute ospakizuna burutzeko, Bastidako Solagüen Upetegia hain justu ere. Eguna goiz-goiz hasi zuten, Bastidako Jatorrena Jatetxean bapo gosalduta. Han bertan izan zuten gehienek eguneko egitarauaren berri.
Bexen Cardioren helburua da lankidetasuna sustatzea, bulegotik eta lantokitik alde egin eta konfiantzazko gune eta momentua sorraraztea
Hala, gosaldu ondoren, jai-egitarauari ekin zioten. Lehenik eta behin, ginkana erraldoia egin zuten Bastidako kale eta txoko dotoreetan. Herritarren sorpresarako, Bexen Cardioko langileek herriko kaleak zeharkatu zituzten, ginkana dibertigarrian, eta herriaren historia eta iragana ezagutzeko aukera ere izan zuten. Ondoren, Solagüen Upetegira abiatu ziren, bisita gidatua egiteko eta ardoak dastatzeko. Gustura aritu ziren guztiak, bertatik bertara, upetegiko bazterretan.
Dastaketaz gozatu ondoren, bazkariaren txanda izan zen, oso errioxarra guztia: patatak errioxar erara, odolostea eta bidots txuletilak.
Konfiantzazko momentua
Bexen Cardioren helburua da lankidetasuna sustatzea, bulegotik eta lantokitik alde egin eta konfiantzazko gune eta momentua sorraraztea. Hala, Bexen Cardiokoa izatearen harrotasuna indartu nahi da. Eta helburu horretan, 'Bexen Cardio' egunak garrantzi gero eta handiagoa du. Aurtengoa gozatuta, Errektore Kontseilua hasi da dagoeneko datorren urtekoa prestatzen.