Automozio osagaiak
Burdin galdategia, Automobil eta Ibilgailuetako osagaien fabrikazioan diharduena.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Finkatzeko elementuak eta pieza bereziak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Automoziorako moduluak eta sistemak
Ibilgailuen azpitaldeak muntatu eta soldatzeko instalakuntza automatizatuak
Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak
Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
“Egoera konplexua bada ere, emaitzak onak dira”

MONDRAGONeko Automozio Dibisioak konplexutasun handiko unea bizi du. Oraina eta etorkizuna baldintzatzen duten osagai asko daude jokoan. Taula geopolitiko global nahasia, muga zergen sukarra, Txinako lehia —bereziki aluminiozko osagaietan- eta automobil merkatuaren beraren trantsizio unea dira Dibisioa osatzen duten kooperatiben eguneroko agenda baldintzatzen duten aldagaiak. Hala ere, 2024. urtea, oro har, ona izan da, eta emaitza onak izan dituzte Dibisioko kooperatiba askok.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak urtarrilean iragarri zuen Europar Batasunak automobilgintzaren etorkizunari buruzko elkarrizketa estrategikoa egingo duela, eta, horren ondoren, sektoreko Ekintza Plana aurkeztuko duela. Iñigo Laskurainek, MONDRAGONeko Automobilgintza Dibisioko lehendakariordeak, “Europak Batasunarentzat erabakigarria den industria arriskatzea eta babestea” espero du. TU Lankidek dibisioaren eta sektorearen egungo egoera errepasatu du Laskurainekin, eta baikor agertu da etorkizunari begira. “Oso ondo erantzuten ari gara hain konplexua den egoerari”, esan du.
Hitz egiguzu merkatuaz.
Merkatua trantsizio betean dago. Teknologikoki, teknologia hibridoen eta elektrikoen garapena ari da errekuntzako ibilgailu motordunen produktu tradizional mota asko desagerrarazten, eta osagai berriak agerrarazten, hala nola, bateriak eta datuak eta informazioa kudeatzeko softwarea. Auto elektrikoak errekuntzakoak baino askoz sinpleagoak dira, eta, beraz, saldutako kotxe unitate berberetan, osagaien erabilera askoz txikiagoa da eta gure enpresen salmentak nabarmen murrizten dira. Gainera, trantsizio teknologiko horretan aktore berriak agertzen dira (Tesla, BYD, Geely...), eta oso merkatu kuota garrantzitsua lortzen ari dira fabrikatzaile tradizionalen kontura (VW taldea, Renault- Nissan, Stelllantis...). Dagoeneko 10 milioi autok baino gehiagok egiten dituzte lehen eraikitzaile tradizionalen esku zeuden marka berriek.
Eta nola egiten dio aurre MONDRAGONeko Automobilgintza Dibisioak hainbeste mugimenduri?
Zalantza handiko unea da. Argi dirudi merkatuak elektrifikaziorako duen joera, baina ez daude argi migrazio-abiadurak eta salmenta bolumenak. Oraingoz, kooperatiben salmentak nahiko ondo ari dira eusten, eta 2024. urtea emaitza onekin itxi da. Elektrifikatutako eredu berrietan proiektuak atzematen ari dira, eta bezero berrietan sartzeko estrategiak lantzen ari gara; kooperatiba batzuen kasuan, nahiko arrakastatsuak izaten ari dira. Europan, gaur egungo perspektibekin, ibilgailu hibridoa nagusitzen ari da. Hirietan sartzeko ECO etiketa du eta oinarrizko errekuntza motorra duen ibilgailua da. 2023an, ibilgailu mota horren salmenta bolumena %27koa izan zen, eta 2024an, %33koa. Luzera begira, auto elektrikoa etorkizuna da, baina trantsizio honetan gaur egun ibilgailu hibridoak dira teknologiarik salduena.
Zein da zuen dibisioko kooperatiben egoera konkretua?
Fagor Ederlan Taldeak bi negozio ditu (burdina eta aluminioa) eta batean salmentak, eta emaitzak onak dira. Aluminioaren negozioan, berriz, egoera oso zaila da, batez ere lehiakide txinatarren sendotasunagatik. Tafalla Iron Foundryk merkatu aurreikuspen onak ditu. Hondea makinentzako eta traktoreentzako motorreko blokeak egiten dituzte, eta, beraz, sektorea erabat desberdina da. Mapsak Fagor Ederlanen antzeko arazoari egin behar dio lehia, Txinak aluminiozko osagaietan duen lehiari, hain justu ere. Ecenarrok oso emaitza onak lortu ditu, eta etorkizuna baikorra da. Cikautxo eta Maier une gozoan daude, bai salmentetan eta baita emaitzetan ere, eta Batzek, finantza egoera zailetik badator ere, ekitaldi bikaina egin du. MONDRAGONen oso harro gaude Batzen egindako kudeaketarekin. MB Sistemasek emaitza oso onak lortu ditu azken bi ekitaldietan, baina sektoreko inbertsioa gelditzeak etorkizun hurbilean zailtasunak ekar ditzake. Loramendik eta Aurrenakek urte ona izan dute, eta “balio proposamen” bateratuak merkatuan posizio bikaina mantentzea ahalbidetzen die, bi kooperatibetan lan karga eta emaitza onak eragiteraino.
Bukatzeko, nola irudikatzen duzu etorkizuna?
Bezero berriak bilatu behar ditugu, eta, bereziki, berritzaileak eta lehiakorrak izan behar gara. Zerbitzu onak eta produktu hobeak eskaintzea da gakoa, baina Txinatik datozen produktuen ekoizpen kostuetara parekatzea oso zaila izango da. Erroka itzela ezbairik gabe. Oso lehiakorrak kostuetan, berritzaileak produktuetan eta bezero berriak kaptatu eta haien gogobetetasuna lortzeko gai izan behar gara.
Automozio osagaiak
Burdin galdategia, Automobil eta Ibilgailuetako osagaien fabrikazioan diharduena.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Finkatzeko elementuak eta pieza bereziak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Automoziorako moduluak eta sistemak
Ibilgailuen azpitaldeak muntatu eta soldatzeko instalakuntza automatizatuak
Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak
Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa