Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Egiptoko lehen ministroak Copreciren standa bisitatu du
Kairon lantegi berria ireki ondoren, Coprecik The Annual International Manufacturing Convention and Exhibition – Third Edition (IMCE) azokan parte hartu du.

Azoka New Cairoko Fifth Settlementen egin da, Al-Manara Center for International Conferences zentroan.
IMCE 2024, Egiptoko Industrien Federazioak antolatzen du eta herrialdeko industria ekitaldi handienetako bat da. Coprecik edizio honetan parte hartu du eta Copreciko ordezkariek Mostafa Madbouly Egiptoko lehen ministroaren bisita jaso dute. Bisitak balio izan du Coprecik berrikuntza eta esperientzia globalean egindako ahalegina aitortzeko.