Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Egin bat FLL Euskadi-MONDRAGON-ekin!
FLL Euskadi-MONDRAGON torneoak edizio berri bat izango du 2023ko martxoaren 4ean.
Bi urteren buruan, 2023an torneo berriz ere presentzialtasunera itzuliko da, eta Iturripeko campusen jaiegun izugarri bat bizitzeko aukera izango da. Horretarako, boluntarioen papera ezinbestekoa da, eta boluntario izatera animatuz MONDRAGONeko zenbait kooperatibetako kidek deialdia egin dute bideo baten bitartez.
Horretarako, hemen izena eman ahal izango duzu, eta martxoak 4ean Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean egingo den ekitaldian protagonista zuzena bilakatu.
Zer izango naiz?
Arbitro: Roboten jolasa kontrolatuko dut.
Epaile: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakiko ditut.
Floater: Lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntza emango diet hitzordu ezberdinetara garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko.
Zientzialari: FLL Junior taldeen lana baloratu eta lorpenak zorionduko ditut.
Timekeeper & Scorekeeper: Mahai-jokoaren software-a eta partiden iraupena kontrolatuko ditut.
Eremuen arduradun (Field, PIT & Queue volunteer): Lehiaketaren eremuak kontrolatuko ditut taldeek prozesu osoaz gozatzen dutela bermatzeko.