Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Stirling Zentroak bideoa aurkeztu du iraileko Nazioarteko Kongresuaren atarian
Stirling Zentroa burubelarri ari da Stirling Teknologiaren hamaseigarren Nazioarteko Kongresua prestatzen. Mundu mailako ekitaldia izango da Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dena eta mundu osoko adituak ekarriko ditu Euskal Herrira.
Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariekin batera, besteak beste, Paul Verhoef, energia berriztagarrien europear komisarioa eta Carlo M. Bartollini, Stirling Internationaleko presidentea izango dira.
Horren harira, Stirling Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Agente Zientifiko Teknologiko denak eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako kideak, bideoa editatu du bere aktibitatearen berri emateko eta iraileko Kongresuaren berri emateko.
2009tik lanean
Stirling Zentroa 2009an sortu zen eta ordutik lanean dihardu energia jasangarrien arloan, eta batez ere energia horrek egunerokotasunean etxean izan dezakeen aplikazioetan lanean. Mondragon Osagaien barne sortu zen eta MONDRAGON Korporazioko kide da. Hain justu ere, Stirling Zentroaren sorreran, besteak beste, honako kooperatibek parte hartu zuten: Copreci, Eika, Embega, Fagor Elektronika, Matz-Erreka, Orkli eta Tajo. Enpresa horiei guztiei erantzun koordinatua emateko asmoarekin sortu zen eta Berrikuntza eta Garapen proiektu bateratuak sustatzeko helburuarekin.
Bideo dinamikoa
Stirling Zentroak editatutako eta Arteman Komunikazioak post-produzitutako bideoaren helburua da berrikuntza gunearen aktibitatearen berri ematea eta mundura hedatzea egiten duen lana. Era dinamikoan, soilik ingelesez, Zentroaren ezagutza eremuak, kokagunea, kolaborazio bideak eta instalazioak erakusten ditu. Hiru minutuko iraupena du ikus-entzunezkoak eta oso erakargarri erakusten du Stirling Zentroa.