Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ingeniaritza eta arkitektura
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EduRobotic Synthesis eta WinnBot taldeak izan dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazleak
FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa irabazi dute Portugaleteko EduRobotic Synthesis eta Markina-Xemeingo WinnBot taldeek goizean zehar Mondragon Unibertsitateko Iturripe egoitzan egin den final handian. Bi talde horiek joango dira, beraz, martxoaren 16an Alacanten egingo den estatu mailako finalera. Bertatik aterako dira, gero, apirilaren 17 eta 20 bitartean Houstonen (AEB) egingo den nazioarteko finalerako sailkatuak.
Aurten, LEGO piezez eraikitako robotekin, zaletasunak partekatzeko teknologia eta sormena nola erabili landu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 ikastetxetako 300 ikasle baino gehiagok. Guztira, 37 taldek hartu dute parte: 6 eta 9 urte bitarteko Explore kategoriako 17 taldek eta 10 eta 16 urte bitarteko Challege kategoriako 20 taldek. Azken kategoria horretakoak dira sailkatutako taldeak. Gainerakoan, honela osatu da palmaresa:
INGENIERA SOY 1. saria Irabazlearentzat: EduRobotic Synthesis, Edurobotic, Portugalete
INNOBASQUE 2. saria Irabazlearentzat: WinnBot, Berakruz Ikastola, Markina-Xemein
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST Balioentzat: Edurobotic Error 404, Edurobotic, Portugalete
EUSKO JAURLARITZA Hezkuntza Saila 2. saria FIRST Balioentzat: Arizmendi Ikerlan 4, Arizmendi ikastola, Aretxabaleta
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1. saria Proiektu Berritzailearentzat: Edurobotic Mercurio, Edurobotic, Portugalete
DANOBATGROUP 2. saria Proiektu Berritzailearentzat: BeraBrick, BeraKruz Ikastola, Markina-Xemein
MONDRAGON KORPORAZIOA 1. saria Robotaren Diseinuarentzat: Arizmendi Ikerlan 1, Arizmendi Ikastola, Arrasate
LKS NEXT 2. saria Robotaren Diseinuarentzat: Konkistatzaileak, Oñati BHI, Oñati
LORTEK 1. saria Robotaren Portaerarentzat: Edurobotic Mercurio, Edurobotic, Portugalete
ARRASATEKO UDALA saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat: Izugarriak, Fleming Herri Eskola, Villabona
KREAN saria Ingeniaritza Bikaintasunean: Edurobotic Energy, Edurobotic, Portugalete
FLL Euskadin, denera, 171 talde aritu dira (74 Explore kategorian eta 97 Challenge kategorian), eta 57 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte, iazko edizioan baino 13 gehiago.
Elkarlana, oinarri
Bosgarrenez izan da Arrasate FLL Euskadi torneoaren final nagusiko egoitzetako bat Bilboko, Donostiako eta Gasteizkoekin batera, eta arrakasta erabatekoa izan da aurten ere, besteak beste, elkarlanari esker.
Izan ere, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana FIRST LEGO League posible egiteko. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak antolatu dute FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala, eta hauek izan dira babesleak: Arrasateko Udala, Ausolan, Danobatgroup, Dominion Global, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier. Euskadin, Innobasque da ekimenaren bultzatzaile nagusia, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EHU/UPVrekin elkarlanean.
Era berean, boluntarioen papera beharrezkoa izan da. Aurten, inoiz baino boluntario gehiago aritu dira lanean, 480 guztira, horietatik 130 FLL Euskadi-MONDRAGONen.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ingeniaritza eta arkitektura
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea