Egosketa elektrikorako irtenbideak
Dekoraziorako osagai metalikoak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Plastikoen transformazioa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Edorta Herce Susperregui, MONDRAGONeko Osagaien Dibisioko lehendakariorde berri izendatu dute
Batzorde Iraunkorrak Edorta Herce Susperregui izendatu du MONDRAGONeko lehendakariorde eta Osagaien Dibisioko zuzendari nagusi aurtengo martxoaren 1etik aurrera, eta Javier Oleaga ordezkatuko du karguan. Oleagak otsailean erretiroa hartuko du. CS Stirling, Copreci, Eika, Embega, Fagor Elektronika, Erreka, Orkli eta Tajo kooperatibek osatzen dute Osagaien Dibisioa. Gaur egun, 4.200 langile baino gehiago ditu eta 2023an 700 milioi euro inguruko salmentak izan zituen.
Herce Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen 1972an, eta han bizi da emaztearekin eta bi alabekin. Ingeniari industriala da Nafarroako Unibertsitatean (Tecnun), eta karrerako 5. maila Alemanian egin zuen, Braunschweigeko unibertsitate teknikoan. Nazioarteko esperientzia akademiko honek alemana ikasteko eta bere alderdi poliglota indartzeko balio izan zion, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ere hitz egiten baitu.
CS Stirling, Copreci, Eika, Embega, Fagor Elektronika, Erreka, Orkli eta Tajo kooperatibek osatzen dute Osagaien Dibisioa. Gaur egun, 4.200 langile baino gehiago ditu eta 2023an 700 milioi euro inguruko salmentak izan zituen
Ibilbide profesionala
Bere ibilbide profesionala GKN multinazional britainiarrean hasi zuen, eta kooperatiben munduarekin izan zuen lehen harremana Tajon izan zen. Kooperatiba horretan, Automozioko negozioaren arduradun gisa hasi zen lanean (2002-2008), eta, ondoren, zuzendaritza nagusian sartu zen (2008-2019). 2020an Osagaien Dibisioko linea zuriko negozioaren zuzendari izendatu zuten, eta 2021ean MONDRAGON Korporazioko Ategi enpresako zuzendaritza nagusiaren ardura hartu zuen. Ategi erosketak kudeatzeko zerbitzuetan espezializatua eta, aldi berean, MONDRAGONeko interkooperazioaren erreferentea da.
Erreleboa, berez, martxoaren 1ean gauzatuko da, eta Hercek berak TU Lankideri esan dionez ilusio handiz dago erronkaren aurrean, etapa berriari ekiteko gogoz, "espero dut nire esperientzia eskaintzea dibisioaren negozioak eta proiektu berriak bultzatzen saiatzeko, bai osagaien kooperatibei bai MONDRAGON Korporazioari etorkizuneko erronken aurrean laguntza eskainiz".
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Dekoraziorako osagai metalikoak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Plastikoen transformazioa