Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EAEko familien konfiantza sendotu egin da
2021eko hirugarren hiruhilekoan, EAEko familiek sendotu egin dute bigarren hiruhilekoan erregistratutako konfiantzaren susperraldia, pandemiak eragin zuen hondamenaren ondoren, bere konfiantza 2008ko krisiaren mailara jaitsi baitzen. Horrela baieztatzen du Laboral Kutxak kaleratu duen hiruhileko txostenean.
EAEko familiak baikorrak dira Estatuko, EBko, Alemaniako eta Frantziako familien ezkortasunaren aurrean.
Kontsumitzaileen konfiantza neurri handiagoan edo txikiagoan hobetzen da, zonalde bakoitzean pandemiak izan duen eraginaren eta abiapuntuko egoeraren arabera.
Nola eraiki daiteke EAEko familien konfiantza eta haren bilakaera?
- EAEko familien igurikimenak hobetu egin dira ekonomia orokorraren eta enpleguaren bilakaerari dagokienez, bi adierazle horiek balio positiboetan kokatuz hurrenez hurren.
- Halaber, EAEko familien aurrezteko gaitasunaren gaineko igurikimenak positiboak dira 5 aldiz, familiako ekonomiaren igurikimenek negatiboak izaten jarraitzen dute.
- Ekonomia orokorraren eta langabeziaren igurikimenak familiako ekonomiaren eta aurrezteko gaitasunaren gainetik hobetu dira EAEko familiek inguruneko egoeraren susperraldi handiagoa iragartzen dute beren etxeetan emango dena baino, azken horri dagokionez, zuhurtzia handiagoz jokatuz.
- Datuek susperraldiaren hobekuntza adierazten dute bigarren hiruhilekoan EAEko BPGa hazi zen (hiruhileko arteko tasa, Eustat eta Gizarte Segurantzako afiliazioa eta erregistratutako langabezia) pertsona, hileko batez bestekoa maiatzetik abuztura pandemia aurreko balioetara itzultzen ari da.
Nola eragiten du konfiantzak familiaren gastuan eta inbertsioan?
- Nahiz eta konfiantza berreskuratu, EAEko familiek erosketa handiak egiteko unearen balorazioak okerrera egin du baliteke prezioen bilakaerari buruzko igurikimen baxuagoen ondorioz.
- Paradoxikoki EAEko familiek erosketa handiak egiteko igurikimenak mantentzen dituzte 2 eta etxebizitza inbertsiorako eta ibilgailuen erosketarako asmoak eta pixkanaka hobetzen doaz.
- 2021eko emaitzek EAEko familien kontsumoaren susperraldia berresten dute,
bigarren hiruhilekoan hazi zen lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta. Bestalde, EAEko etxebizitzen salerosketak (urtarrila ekaina metatua) gora egin du 2020 arekin alderatuta baina ez da 2019 ko mailetara iristen. Ibilgailu berrien matrikulazioa, berriz, ez da berreskuratu 2020 eta 2019rekin alderatuta.
Laburbilduz pandemiaren eragina gutxitzeak eta enplegua eta jarduera ekonomikoa pixkana suspertzeak EAEko familien konfiantza gora egitea ekarri du, kontsumoaren eta inbertsioari lotutako alderdi batzuen ( dinamikotasuna bultzatuz EAEko familiek baikortasun handiagoz heltzen diote udazkenari, baina nolabaiteko kezkarekin prezioen bilakaerari dagokionez. Ziurgabetasun faktore hori, etxeko kontuei zuzenean eragiten diena, aurrezteko, gasturako eta inbertsiorako erabakiak baldintzatuko ditu.