Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EAEko familiak ezkortasunera itzuli dira
Hona hemen ikerketa honen oinarrizko aldagaiak.
Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetan egongo den bilakaera sozioekonomiko orokorraren inguruan?
EAEko familiak ezkorrak dira (-7), Estatuko (-25) eta EB-27ko (-22) familiak bezalaxe. 2022a prezioen igoerak markatu du hasieratik (bereziki, produktu energetikoen prezioen igoerak), eta gerra-gatazkak larriagotu egin du egoera. Gainera, badirudi testuinguru hori ez dela epe motzean konponduko. Funtsean, Europako familiek egoera bera dute eta, ondorioz, ezkortasun bera.
Nola eraiki daiteke EAEko familien konfiantza eta haren bilakaera?
EAEko familiak ezkorrak dira ekonomia orokorraren (-20) eta familiako ekonomiaren (-17) bilakaeraren gainean. Bilakaera horretan eragin zuzena du prezioen igoerak, gasturako gaitasuna murriztu baitu. Baina oraindik ere baikorrak dira enpleguaren bilakaeraren inguruan (8) eta aurrezteko gaitasunaren inguruan (1).
Baina, batez ere, oso igurikimen ezkorrak dituzte prezioen bilakaerari dagokionez (-52); 2022ko bigarren hiruhileko honetan daturik okerrenetako bat erregistratu da.
Igurikimen horiek bat datoz EAEn erregistratutako emaitzekin (maiatzean). Izan ere, historikoa izan da Gizarte Segurantzako afiliazioa (986.436 afiliatu, 2021eko maiatzean baino +23.222), eta erregistratutako langabeziak behera egiten jarraitzen du (113.352 pertsona, 2021ean baino -9.266). Dena den, lehenengo hiruhilekoko hazkunde ekonomikoa aurreikusitakoa baino apur bat ahulagoa izan zela baieztatu da (+% 1,0, hiruhileko arteko tasa, Eustat), eta azpiko inflazioaren igoera sendotu egin da; ia % 5ekoa da (maiatzeko aurrerapena).
Familiek birpentsatu eta egokitu egingo dituzte haien gastu- eta inbertsio- estrategiak, duten aurrezki-funtsaren eta aurreikus daitekeen interes-tasen igoeraren arabera.
Nola eragiten du konfiantzak familiaren gastuan eta inbertsioan?
EAEko familiek egungo uneari erosketa handiak egiteko ematen dioten balorazioa okertu egin da (-35), hortaz, erosketa handi horiek egiteko igurikimenak ere okertu egin dira apur bat (-7). Gainera, etxebizitza eta ibilgailua erosteko igurikimena ahuldu egin da.
Hain zuzen ere, EAEko familien kontsumoaren hazkundea apaltzen ari da (+% 3,1, 2022ko lehen hiruhilekoa, Eustat), eta, funtsean, ibilgailu berrien matrikulazioak beheranzko joera mantendu du (-% 11,3, urte arteko tasa, urtarrila-maiatza metatua). Aitzitik, etxebizitzen salerosketak suspertzen jarraitzen du (+% 16,6, urtarrila-martxoa), eta pandemiaren aurreko mailak gainditu ditu, 2007ko emaitzetara hurbilduta (lehenengo-bigarren hiruhilekoak).
Itxaropenak okerrera
Inflazioak eta gerra-gatazkaren ondorioek okertu egin dituzte EAEko familien igurikimenak, eta oso sentikorrak dira bi urte zailen ondoren 2022rako aurreikusitako suspertzearen jaitsieraren aurrean. Badirudi bilakaera inflazionista luzatu egingo dela, eta dagoeneko ondasun eta zerbitzu askori eragiten die (“espiral” efektua). Agertoki partekatua da, eta nabarmen kaltetu du EAEko eta Europako familien konfiantza.
Familiek birpentsatu eta egokitu egingo dituzte haien gastu- eta inbertsio- estrategiak, duten aurrezki-funtsaren eta aurreikus daitekeen interes-tasen igoeraren arabera. Dena den, murrizketaz betetako bi udaren ostean, haien erabakiak neurtuko dituzte udako denboraldi “normalizatu” baten aurrean.