Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Durangoko Landako gunean dena prest dago 'Berdeago' ekimenerako
Landako gunean dena prestatzen dihardute datorren ostiralean 'Berdeago' izeneko azoka-egitasmoaren ateak zabaltzeko. Ingurumen, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren arloan dauden proiektu eta ekimenak ezagutzeko aukera izango dute Landakora gerturatuko direnak, bai bisitariak eta enpresa arloko ordezkariek ere. Eta honetan guztian, MUko ikasle talde batek protagonismo berezia du, izan ere, LEINNeko Gradua egiten ari diren sei ikaslek antolatu dute ekimena. Hori bai, Durangoko Udaleko, Bizkaiko Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako babesarekin.
Egitaraua
Urtarrilaren 25ean, goizeko 10etan, irekiko ditu ateak azokak. Bertan, enpresen stand eta erakustokiak egoteaz gainera, hitzaldiak, mahai inguruak, tailer praktikoak eta loduteka zerbitzua ere izango dira. Urtarrilaren 26an ere mahai inguruak eta hitzaldiak izango dira, beti ere, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren gainekoak. Info + www.berdeago.com webgunean duzue.