Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Donostiako Bizkar Klinika berriaren arrakasta ospatzeko inaugurazio festa egingo du gaur ATHLONek

Gipuzkoako zenbait enpresatako ordezkariak gerturatuko dira, bestak beste; Donostia Sustapena, Ikusi, Fagor, BIC Gipuzkoa eta Copreciko lagunak. Gainera, kirolari ezagunak ere gerturatuko dira Urbieta kalera, hala; Mikel González, Realeko hainbat jokalarirekin eta Richard Oribe igerilaria.
Athlonek irekitzen duen bigarren klinika da Donostiakoa, Aretxabaletakoaren ondoren. Klinika berriak eskaintzen duen zerbitzua integrala da, bizkar eta zerbikalen mugikortasuna eta indarra lantzeko medical fitness gelaz gain, esku-fisioterapiarako beste bi gela dituelako, non minaren fase mingarrienak tratatzen diren.
Ekitaldi xumea
Lehenik, Athloneko presidenteak eta gerenteak, Iker Irastortzak eta Isidro Elduaienek, hartuko dute hitza, klinikak nondik sortu diren azaldu eta horien nondik norakoak azaltzeko. Jarraian, Bizkar Kliniketako zuzendaria den Asier Viterik, paziente baten testigantza jasotzen duen bideo bat aurkeztuko du. Behin hau bukatuta, gonbidatuek instalazioak ikusteko, makinak probatzeko eta lunch txiki bat dastatzeko aukera izango dute .
Klinika honekin, Euskadin bizkar eta zerbikalen zaintzean eta patologien prebentzioaren terapia aktiboan, Athlonek erreferente izatea du helburu.