Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Domusa Teknik, trail talde bat sortu duen lehen euskal kooperatiba
Aritz Egea korrikalari urretxuarrarekin egin zuten lehen kontaktua
2020ko urte amaieran Domusa Teknik kooperatibako kide batzuk, kirol sektorean zer egin zezaketen pentsatzen hasi ziren: hasiera batean, bizikleta ekipazioak egiten hasi ziren; 2021.urtean, Azpeitiko Lagun Onak mendi taldearekin lasterketa bat antolatzeko ideia sortu zen, Domusa Teknik babesle bezala; ondoren, korrikalari desberdinei laguntza ematen hasi ziren; eta 2022an, udako oporretatik bueltan, Domusa Teknik Team trail taldea sortu zen. Aritz Egea korrikalari urretxuarrarekin egin zuten lehen kontaktua.
Taldearen helburuetako bat Taupada Urdina mugimendua sortzea da, Euskaltelek bere garaian Marea Laranja sortu zuen bezala. Euskaltelek bere kamiseta laranjekin Europako mendi magalak margotu zituen, zalego fidela lortuz. Taupada Urdinarekin gauza bera egitea nahi dute, mendiak urdinez estaltzea eta taldearekiko zaletasuna sortzea.
Taldearen helburuetako bat Taupada Urdina mugimendua sortzea da, Euskaltelek bere garaian Marea Laranja sortu zuen bezala
Domusa Teknik Teamek, berdintasuna eta euskal izaera eta nortasunari ematen dio garrantzia. Jon Ezamak, taldearen sustatzaileetako batek, ilusioa, indarra eta ausardia hitzekin definitzen du taldea. Iusioa, korrikalariek proeiktuagatik erakutsi dutena; indarra, euskal zaleen berezko izaera eta esentzia; eta ausardia, lehen enpresa industriala izateagatik trail talde bat sortzen.
“Datozen belaunaldientzako motibazio iturri izango dela uste dut”, dio Urrutiak

Ainara Urrutiak, Domusa Teknik Teameko korrikalariak, aitortu du lehenengo momentutik erakarri ziola proposatutako proiektuak. “Nirekin harremanetan jarri zirenean, zerbait handia egiteko gogoa transmititu zidaten. Ez nuen zalantzarik izan. Nire taldekideak zeintzuk izango ziren esan zidatenean, ilusio handia egin zidan, maila altuko korrikalariak izango nituelako taldekide eta pertsona bezala hamarrekoak. Zorioneko sentitzen naiz eman didaten aukeragatik. Datozen belaunaldientzako motibazio iturri izango dela uste dut”, dio Urrutiak.

Aritz Egeari, aldiz, kooperatiba batetik eratorritako proiektua izateagatik sortu zitzaion jakinmina. “Ni ere Mondragon Unibertsitatean kooperatibista izanik, proiektua berezia iruditu zitzaidan. Gainera, Euskal Herrian jaiotako talde berri bat da, kontzeptu berri bat, euskaldunen artean sortutakoa, euskal korrikalariekin eta euskaldun zalegoarekin bat egingo duena”, dio Egeak.
Domusa Teknik Teameko sustatzaileak ilusio handiarekin daude proiektu berri hau aurrera ateratzeko. Aitortu dute aurrerantzean taldea handitzea gustatuko litzaiekela: laguntzaile eta korrikalari berriak lortzea.
"Euskal Herrian jaiotako talde berri bat, kontzeptu berri bat, euskaldunen artean sortutakoa, euskal korrikalariekin eta euskaldun zalegoarekin bat egingo duena”, dio Egeak
Eta amets egiteagatik… zergatik ez irabazi Zegama-Aizkorri eta UTMBen zerua ikutu?