Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Domusa Teknik 40MLK mendi lasterketa, lasterkari herrikoi eta elitekoen erakuslehio
Maiatzaren 4an, Urola bailarako ekitaldi garrantzitsuenetako baten itzulera izango da: Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren hirugarren edizioa. Arrakasta handiz hazten jarraitzen duen kirol-ekitaldia da, mota guztietako lasterkarientzako; mendian probatu nahi duen hasiberriengandik hasi eta Munduko Trail Innsbruck 2023 txapelketan ibili diren elite mailako lasterkarietaraino.
Hirugarren edizioa, erakargarriago
Aurten, lasterketak berrikuntza ugari dakartza. Proba nagusiaz gain, betiko 65 kilometrotako ultra, antolakuntza taldeak bigarren distantzia bat antolatu du. Horrela, Domusa Teknik 15 MLK-ken debuta izango da edizio honetan. Zaleek gogo biziz hartu dute lasterketa hau, lehen edizio honetarako izen-emateak 2 minutu baino gutxiagotan agortu baitziren.
Urola bailaran zehar korrika egiteko gogo bizia dago. Gipuzkoako bailara honetako gailurrik esanguratsuenak hartzen dituen ibilbidearekin, Azpeitiko hitzordua ekitaldi garrantzitsu gisa finkatu da. Bi probetan eliteko korrikalarien parte-hartzeak, horietako asko Munduko Trail Txapelketako beteranoak, lasterketaren ospe gero eta handiagoaren lekuko dira.
Domusa Teknik 2024: elite mailako lasterkariak Azpeitian
Antolakuntzaren sendotasunak, ibilbidearen xarmak eta Gipuzkoako zaleen bultzadak erakarrita, kirol honetan mundu mailan oso ezagunak diren izen handiko lasterkariak ditugu bi lehiaketen irteera-lerroan.
Ultra honen hirugarren edizio honetan goi mailako lasterkariak Euskal Herrira gerturatuko dira lasterketa hau bizitzeko eta euskal korrikalari onenen aurka lehiatzeko, aurreko edizioetan txapel guztiak pilatu baitzituzten. 2024 honetan inoiz baino zailagoa izango zaie garaipena errepikatzea, lasterketa nagusian bertan bakarrik dozena erdi bat lasterkari baitaude Munduko Ultra Txapelketetan partu hartu dutenak, RFEA eta FEDME selekzioekin.
Emakumezkoen artean, Gemma Arenas mantxatarrak (Joma Trail) brontzezko domina lortu zuen Thailandian 2022an, eta Kataluniatik Marta Molist (Crazy) Arenasekin batera taldekako urrezko domina lortu zuen. Aurrez aurre izango dituzte Oihana Azkorbebeitia (Euskal Mushing) eta Eli Rios (The North Face).
Gizonezkoei dagokienez, Miguel Heras da protagonista nagusia. Palmares luze baten ondoren, gaztelarrak munduko ultra lasterkari onenen artean jarraitzen du 48 urterekin. 2024an Joma Trailek fitxatu du eta zilarrezko domina eman zion taldeari Transgrancanaria 125k lasterketa esanguratsuan. Bestalde, Zaid Ait Malek Espainiako selekzioko beteranoa da hainbat Munduko Txapelketatan eta lehia-maila handia du. Eurekin batera izango dira gorantza doazen beste bi lasterkari: Lluis Ruiz Oller kataluniarra (La Sportiva) eta Andres Jover (Lurbel Team).
Domusa Teknik Lana etxeko taldeak hirukote indartsua aurkeztuko du mundu mailako lasterkari hauei aurre egiteko: Borja Zubizarreta azken txapelduna buru delarik, Goar Lopetegui eta Alvaro Ramos salamankarra izango dira bertan.