Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Doktorego Egunaren bigarren edizioa egin du Lortekek

Doktorego Egunaren bigarren edizioa egin du gaur Lortek zentro teknologikoak Ordizian. Ekitaldia Pedro Alvarez Ikerketa eta Estrategia Teknologikoko zuzendariarekin hasi da, Lortekeko doktore tesien urteko balantzearen azalpenarekin. Besteak beste, azpimarratu du zentro teknologikoaren apustu estrategikoa direla doktore tesiak hurrengo ardatz estrategikoetan eragiten dutelako: espezializazioa eta ikerketa bikaintasuna eta pertsonen eta proiektuen garapena.
Bere lankide Maider Aranak, bestalde, joan den otsailean defendatu zuen bere tesia, eta laburrean kontatu du bere esperientzia. Olatuekin alderatu du ikerketa prozesua: "Zaila da, baina, gero, oso betegarria da. Ezin da hitzez azaldu defentsaren biharamunean zein lasaiturekin esnatzen zaren".
Jarraian, Alejandro Lopez Ingeniaritza Mekaniko eta Aeroespazialean Doktore eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak mekanika konputazionalari buruz hitz egin du. Ondoren, doktoregaiek euren tesi proiektua “pitch” moduan azaltzeko aukera izan dute. Ekitaldia posterren erakusketarekin eta mokadutxoarekin amaitu da.
Lorteki buruz
Lortek BRTA aliantzako zentro teknologikoa da, eta 2002tik MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatiba. Ezagutza sortu eta baliozko irtenbide teknologikoak industriara eramaten ditu lotura teknologien, fabrikazio aditiboko teknologien eta digitalizazio teknologien alorretan, hala nola, kontrola eta robotika, ikusmen artifiziala, IKTak eta datuen analisia.