DOCs, egitasmo berri bat elkarren arteko lankidetza sustatzeko

Egitasmo berriak kultura enpresarial bat prestatu nahi du, lankidetzan oinarrituta, Debagoieneko lurraldean proiektu berritzaileak bultzatzen laguntzeko.
2018/01/08

SaiolanDebagoieneko Mankomunitatearen Garapen Agentziarekin eta Garaia Parke Teknologikoarekin elkarlanean, DOCs egitasmoa martxan jarriz abiarazi du 2018a, Debagoieneko enpresa barneko lankidetza lortzeko.

Proiektuaren oinarrian dago gure lurraldeko industri enpresen lehiakortasuna hobetzeko beharra. Eta Saiolan aspaldi ari da erronka hori lantzen.

Lehiakortasuna hobetzeko beharrezkoa da orain arte erabili ohi direnak ez bezalako enpresa portaerak bultzatze eta sustatzea.

Saiolan-Angel Mari Etxabe

Angel Mari Etxabe Saiolaneko Eskualde Garapenerako arduradunaren iritziz “saihestezina da gure enpresen artean lankidetza maila handiagoak lortzea, merkatu edo bezero berrietan sartzeko edo teknologia berriak eskuratzeko, gure neurri txikiaren edo askotan jarduten dugun merkatu helduen ondorioz sortzen diren arazoei aurre egiteko”.

Topagunea

DOCs programa Garaiaren inguruan modu naturalean egiten diren hainbat egitasmoren lekukoa hartzera dator, horien artean egonik Gosari Teknologikoak, 4.0 Pilulak eta antzekoak. Finean, “nahi dugu DOCs gure enpresentzako topagunea izatea”.

Horretarako, hileroko topaketa batzuk antolatu dira, 1 orduko iraupeneko formatuan, Industry 4.0, Debagoienean instalatu diren Start-Ups berri edo bazkide industrialak behar dituzten enpresei lotutako alderdiei buruz.

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak

Enpresa eta berrikuntza zentroa