Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
DOCs, egitasmo berri bat elkarren arteko lankidetza sustatzeko
Saiolan, Debagoieneko Mankomunitatearen Garapen Agentziarekin eta Garaia Parke Teknologikoarekin elkarlanean, DOCs egitasmoa martxan jarriz abiarazi du 2018a, Debagoieneko enpresa barneko lankidetza lortzeko.
Proiektuaren oinarrian dago gure lurraldeko industri enpresen lehiakortasuna hobetzeko beharra. Eta Saiolan aspaldi ari da erronka hori lantzen.
Lehiakortasuna hobetzeko beharrezkoa da orain arte erabili ohi direnak ez bezalako enpresa portaerak bultzatze eta sustatzea.
Angel Mari Etxabe Saiolaneko Eskualde Garapenerako arduradunaren iritziz “saihestezina da gure enpresen artean lankidetza maila handiagoak lortzea, merkatu edo bezero berrietan sartzeko edo teknologia berriak eskuratzeko, gure neurri txikiaren edo askotan jarduten dugun merkatu helduen ondorioz sortzen diren arazoei aurre egiteko”.
Topagunea
DOCs programa Garaiaren inguruan modu naturalean egiten diren hainbat egitasmoren lekukoa hartzera dator, horien artean egonik Gosari Teknologikoak, 4.0 Pilulak eta antzekoak. Finean, “nahi dugu DOCs gure enpresentzako topagunea izatea”.
Horretarako, hileroko topaketa batzuk antolatu dira, 1 orduko iraupeneko formatuan, Industry 4.0, Debagoienean instalatu diren Start-Ups berri edo bazkide industrialak behar dituzten enpresei lotutako alderdiei buruz.