Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Diseinu Industrialeko ikasleek diseinatutako botilak mundu osoan salduko dira

Iazko ikasturtean Ibili marka Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean aritu zen hurrengo katalogoan merkaturatuko zituzten altzairu herdoilgaitzezko botilen diseinu berriak lantzeko. Hainbat elkarlan-saio egin ondoren, Industria Diseinuko Graduko 3. mailako ikasleek 65 proposamen aurkeztu zizkieten enpresako arduradunei, eta horiek beren katalogoko benetako produktu bihurtuko ziren 5 diseinu finalistak aukeratu zituzten.
2021eko urrian, markak katalogo berria kaleratu zuen, eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek diseinatutako botilak prest daude Gipuzkoako konpainiak esportatzen dituen 60 herrialde baino gehiagotan saltzeko. Bost botilek, botilak diseinatu dituzten ikasleen izena daramate idatzita, eta beren diseinuari buruzko izen berezia ere badute:
Zorionak ikasleei eta botila horietako asko mundu osoan sal daitezela!
Marka liderra
Ibili sukaldeko tresnen Gipuzkoako marka bat da eta presentzia handia du nazioarteko merkatuetan. Enpresak 2.000 erreferentzia baino gehiagoko katalogo zabala du, bertan aurki daitezke zartagin, iturri edota kafeontziak, eta baita kanpineko tresneria ere.