Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
LagunAroren berezitasuna aitortzen zuen Errege Lege-Dekretua ez da baliozkotu

Atzo, urtarrilak 22, Diputatuen Kongresuan egindako bozketaren berehalako ondorioa da LagunAroren berezitasuna ez dela onartua izan.
MONDRAGON eta LagunAro elkarlanean arituko dira, orain arte bezala, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra “kooperatiben errealitatera ahalik eta azkarren egokitzeko, sistema babesteko eta lurraldearen garapen sozial eta ekonomikoari egiten dioten ekarpena bermatzeko. Konpromiso berarekin jarraituko dugu lanean adostutakoaren tramitazioa gauzatu dadin”.
Epe motzera, berriz, LagunArok jakinarazi duenez, “Kontseilu Errektoreak, hurrengo urratsak aztertuko ditu, gai honetan aurrera egiten jarraitzeko bide-orri bat ezartzeko. Kooperatibei unean-unean jakinaraziko diegu izaten diren berrikuntzen eta hemendik aurrera hartuko diren erabakien berri”.