Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Diplomen banaketarekin amaitu da Patente Aditua Enpresan ikastaroaren XI. edizioa
Amaitu da Patente Aditua Enpresan ikastaroaren XI. edizioa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. Guztira, 11 ikaslek jaso dute diploma Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari orokorraren eskutik.
Aurrez, bertaratutakoek lau hitzaldi entzuteko aukera izan dute, tartean, Idoia Apraiz Galbaianeko jabetza industrialeko agentearena, Iñigo Irizar Horizon Europe programako berrikuntzako coacharena eta Eneko Izquierdo Ulma Packagingeko adimen lehiakorreko arduradunarena.
Patenteak, negozio ikuspegitik
Joan den apirilaren 19an ekin zioten ikastaroaren hamaikagarren edizioari, eta, bederatzi saiotan zehar, patente mundua negozio ikuspegitik ezagutzen aritu dira. Izan ere, Ismael Igartua Galbaianko eta Patente Aditua Enpresan ikastaroko zuzendariaren arabera, patenteekiko ezagutza oso oinarrizkoa da, edo bestela ikuspuntu juridikoa nagusitzen da: “Helburua da parte hartzaileek barneratzea patenteek eta, oro har, jabetza industrial eta intelektualak zentzua daukatela baldin eta erankundearentzako balioa sortzen badute”. Hala, ikasleek patenteen alderdi praktikoena ezagutzeko aukera izan dute.
SPRI, Enterprise Europe Network, Innobasque eta BRTA erakundeek babestutako ikastaroa da, 2010az geroztik 160 profesional formatu dituena, izan kooperatiba alorrekoak zein Euskal Autonomia Erkidegoko beste enpresa batzuetakoak. Eta datorren urteko udazkenean ere edizio berri bati ekingo diotela aurreratu du Igartuak, bere hitzetan oraindik badagoelako beharra: “Gaur egungo ekonomian, berrikuntzak ez dauka zentzurik ez badugu behar bezala babesten”.