Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria

Bexen Cardiok, desfibriladoreen fabrikazioan espezializatutako kooperatibak, Digna Gonzalez Otero izendatu du zuzendari nagusi berri. Gonzalezek Oxel Etxebarriaren lekukoa hartuko du, Erreka kooperatiban etapa profesional berri bati ekingo baitio.
Bexen Cardio-n I+Gko zuzendari izan denetik, Digna González funtsezko figura izan da enpresaren berrikuntzan eta garapen teknologikoan. Orain, ikuspegi estrategikoarekin eta kooperatibaren bilakaerarekiko eta hazkundearekiko konpromiso sendoarekin hartzen du lidergoa, hain kritikoa den osasun-sektorean, eta, zehazki, elektromedikuntzan.
Aldaketa horrekin, kooperatibak berretsi egin du barne-talentuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua, ezinbesteko zutabeak baitira osasun-teknologiaren sektorean erreferente gisa finkatzeko.
Bexen Cardio Ermuan (Bizkaia) kokatuta dago, 1980tik irtenbide medikoak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, eta 60.000 desfibriladore eta monitore-desfibriladore baino gehiago ditu merkatuan.