Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Dena prest Huhezinema jaialdirako
Dena dago prest Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Huhezinema euskal film laburren jaialdirako. 15. edizioa egingo da martxoaren 30etik apirialaren 1era.
Aurten, eta behin erabateko presentzialitate berreskuratuta, jaialdiak eskainiko ditu hitzaldiak, proiekzioak eta publiko osorako ekitaldiak, esaterako, FX efektuen tailerra, trikipoteoa eta musika kontzertuak. Ekintza guztiak egingo dira Aretxabaletan, batzuk Arkupe aretoan bertan eta beste batzuk, ostera, Herriko plazan.
Aurtengo edizioko antolatzaileek garrantzi handia eman nahi izan diote musikari, horregatik, proiekzio eta sari bereziak izango dituzte bideoklipek. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 1ean egingo da, 19:00etan, Arkupe aretoan.
LAN FINALISTEN ZERRENDA
EGITARAUA
SARIAK
Aurten ere, sari ugari banatuko ditu jaialdiak:
- HUHEZINEMA saria: 800€ Euskarazko film onenari. Saria epaimahi ofizialak emango du.
- MU sariak:
- Fikzio Onenaren Saria: 200 €
- Soinu Onenaren Saria: 100 €
- Ikusleen Saria: 100 €
- Argazki Onena: Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, Huhezinemako 2023. edizioan aurkeztuko dena.
- K-Saria: Euskal herriko zinekluben zirkuituoan emanaldi ordainduak.
- Vertigo Saria: 400€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak emango du saria. Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
- Ikusleen Saria: 300€
- Mundukide Saria: 700€ Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du Mundukide ordezkari batekin batera.
- Soinu Onena: 300€ Soinu-nahasketa, -grabazio eta -diseinu onena duen film laburra sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du.
- Bideoklip saria: Lehen saria 300 €, bigarren saria 200 € eta hirugarren saria 100 €.