Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Dena gertu Huhezinema 2016 jaialdirako

Bederatzigarren edizio honetara aurkeztu dira 104 film labur eta 4.000 eurotik gora banatuko dira saritan. Urtero bezala, Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo da jaialdia.
Hiru sail ofizialetan batuko dira lanak aurtengo edizioan: Goiena sarian, 10 finalista; MUko ikasleen sarian, 11 lan finalista, eta, azkenik, Basque Culinary sarian, 3 lan finalista. Beste alde batetik, eta sail ofizialetatik kanpo, Ikusleen saria egongo da.
Hauxek dira sail ofizialerako aukeratuak izan diren lanak:
Cenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58”
Napoleón y yo (Ander Duque) 17’37”
Dantzariak (Axier Salazar) 17’09”
Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00”
Hartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29”
Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00”
Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera)18’00”
Duellum (Tucker Dávila Wood) 9’50”´
I said I never talk about politics (Aitor Oñederra) 10’00”
Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista) 24’59”
Martxoak 18n Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian sari nagusiak banatuko dira: Huhezinema Saria (10 finalistetako bakoitzari 200 euro), Goiena Saria (450 euro eta 1.500 euroko balioa duen kamera materiala), Vertigo Saria (400 euro) eta ikusleen Saria (300 euro). Egun berean MUko Ikasleen Saila eta Basque Culinary Saileko sariak banatuko dira.